Posible da zuek gurekin ados ez egotea, baina talde honetako partaideentzat
ehundura eta zapore-nahasketak gastronomiaren plazer txiki horietako bat da.
Beharbada horregatik, errezeta hau aurkitu genuenean Internetetik nabigatuz,
berehala adoptatu genuen.
Gaur, entsalada harrigarri baten errezeta ekartzen dizuegu, “Guakamoleko
entsalada arrozarekin”.
Bi anoa prestatzeko,
hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
120 g arroza (borobila, integrala, basmatia… edozein mota ona da)
100 g askotariko entsalada
Ahuakate bat
Tipulin erdia
Piper gorria erdia
Tomate erdia
Jalapeno bat (edo pipermina), oso fina txikituta
Limoi (edo lima) erdia
Martorria
Hasteko, arroza prestatuko dugu. Hori egiteko, eltze bat su ertainetara
jarriko dugu olio-zurrusta batekin. Olioa beroa dagoenean, arroza gehituko
dugu. Arroza minutu pare batez txigortuko dugu, noizean behin nahastuz. Denbora
hau pasatuta, arroza urarekin estaliko dugu (arroza baino hiru bider gehiago ur
erabiliz) eta sutan utziko dugu egosita egon arte. Egosita dagoenean, arroza
xukatuko eta erreserbatuko dugu.
Jarraian tipulina, piperra eta tomatea dadoetara txikituko ditugu, ahal
dugun neurririk txikienera, eta erreserbatuko ditugu. Gero, ahuakatea moztuko
dugu, hezur zentrala kenduko diogu eta bere haragia motrailu (edo bol batean
motrailu bat eskuragarri ez izatekotan) batean jarriko dugu eta sardexka
batekin baliatuz ondo txikituko dugu.
Behin ahuakatea txikituta dagoenean, tipulina, piperra, pipermina (edo
jalapeñoa), martorria, tomatea eta limoi erdiko zukua gehituko ditugu eta
noski, osagai guztiak ondo nahastuko ditugu guakamole atsegingarri bat lortzeko
asmoarekin.
Guakamolea prest daukagunean, arroza eta entsalada erdia gehituko ditugu,
eta berriro guztia ondo nahastuko dugu osagaiak ondo integratzeko.
Azkenik, platerak aurkeztuko ditugu, hartarako, soberako entsalada banatuko
dugu plateretako oinarrian eta arroza entsaladaren gainetik banatuko dugu molde
batekin lagunduz. Nahi izatekotan, Natxo batzuk erabiliz apainduko ditugu.
|
Guakamoleko entsalada arrozarekin |
Zalantzarik gabe, hau da gure aukera afari desberdin bat prestatzeko asmoa
baldin badaukagu, entsalada hau oso originala delako.
On egin!