2013-12-26

Marseillan non jan?


Guretzat, abuztu guztietan Gironellako herrira (Bartzelona) joatea tradizio bat da, gure familiako zati batekin berraurkitzeko. Hemen hilabete osoa pasatzen dugu bidaiatzera goazen egunak alde batera uzten baldin baditugu, noski. Horrela, urte honetan auto berri bat estreinatzen genuela aprobetxatuz, Frantziako hegoa ezagutzera joatea erabaki genuen, hegazkina alde batera utziz urte batengatik.

Bidai honetan Marseillan, Nizan eta Carcassonnen egun batzuk pasatu genituen. Horretaz gain, Saint Tropez, Cannes eta Monte Carlo bisitatzea erabaki genuen. Lasai egon, gure bidaia nola joan zen azaltzen ez zaituztegulako aspertuko, bakarrik egun horietan gure arreta deitu zuten jatetxeei buruz hitz egitea da gure helburua. Hau azaldu eta gero, gure lehendabiziko geldialdia Marseillan egingo dugu. Gurekin etorri nahi?


Restaurant L’Esquinade

“Place des thiars”eko 38 zenbakian kokatuta dago, Vieux Port-en atzeko aldean hain zuzen ere, hiri langile honen bizitza kontzentratzen den inguruan. Pasa den abuztuan zehar menu bat 15 eurongatik eskaintzen zuten (hasierako platera, plater nagusia eta postrea). Janariak arrazoizko kalitatea zuen eta ondo prestatuta zegoen, bereziki espagetiak izokin freskoarekin eta buillabesa platerik hoberena bezala. Hala ere, jatetxe honetan eskaintzen den zerbitzua (neurririk gabe lehor eta gutxi adeitsu) gure esperientzia onargarri hondatu zuen bere prezioa kontuan izaten baldin badugu.

Le Bobolivo

“Caisserie rue”-aren 29 zenbakian kokatuta dago, “Le Panier” auzotik oso, oso hurbil eta “Vieux Port” minutu eskasetara egonda. Han, jatetxe txiki honekin topo egin genuen eta, zalantzarik gabe, hiri honetan bisitatu genituen jatetxe guztien artean, hau hoberena izan zen. Kartaz gain, menu aukera desberdinak eskaintzen dituzte, haiek guztiak egun horretako “plat du jour”a beste zerbaitekin konbinatzen dituztenak. Guk “formula express”a menua aukeratu genuen, hau da, ahuntz-gazta bero entsalada bat pesto-saltsarekin eta, postre bezala, “café gourmand” bat, (hau da: kafe beltz bat bost gozokiekin). Pertsonako prezioa 13.50 € izan zen, arrazoizkoa janariaren kalitatea eta zerbitzuaren arreta kontuan izaten baldin badugu. Zalantzarik gabe, bisita gomendatzen dizuegu.



Le Fetiche - Metropol

“Saint Saens rue”-aren 38 zenbakian kokatuta, “L’esquinade Restaurant”tik metro gutxitara kokatuta dago. Eskaintzen zuten menuaren prezioagatik gure arreta deitu zuen (hasierako plater bat, plater nagusi bat eta postrea, 17 euroren truke) baita ere bere giro lasaiagatik. Gure mahaian eserita egon eta gero, jatetxe honek kategoria altukoa nahi zuela izatea konturatu ginen, kartako prezioak oso altuak zirelako eta bere sukaldaritza “fusioan” oinarritzen zelako (kasu honetan, frantziarra asiatikoarekin) Zerbaitek ez du funtzionatzen jatetxe honetan, janariaren zaporea ona delako, baina lokalaren dekorazioa hausnartzen baldin badugu bere kalitatea ez doa sukaldearekin batera. Hala ere, inguruko jatetxeak jendez gainezka baldin badaude eta menua aukeratzen baldin badugu, toki hau aukera onargarria izan daiteke afaltzeko.


2013-11-23

Ilargi erdiak bananekin eta txokolatearekin


Aspalditik gozoki erraz baten errezeta azaltzeko asmoa geneukagun baina, noski, guztion gustukoa izan behar zen. Pasa den asteburuan aurkitu genuen postre hau, beraz, proposatuko dizuegu naiz eta kafearekin batera jateko soilik izan.

“Ilargi erdiak bananekin eta txokolatearekin” nahi dituzue? Oso erraz prestatzen dira, ikusiko duzuen moduan.

Erabilitako osagaiak hurrengoak dira:

Olata txikiak pakete bat
Arrautza bat
2 banana
Urtzeko txokolate tableta erdi bat edo igurtzeko txokolatea (guk Nutella erabiltzen dugu)*



Errezeta hau imajinatu ahal duzuen bezain erraza da, baina beno, dena ez ezazue nahastu hasiera hasieratik mesedez ... ez da hain erraza.

Egingo dugun lehendabiziko gauza bi platanoak zuritzea da, edukia segidan bol batean sartuz. Jarraian, txikituko ditugu sardexka batekin pure baten antza duen zerbait lortu arte.

Ondoren, olatak banan-banan hartuko ditugu eta bere barnea igurtziko dugu txokolatearekin (edo txokolate txirbilak ipiniko ditugu, desegiteko txokolatea aukeratzekotan) eta, bere gainean, banana koilarakada bat zabalduko dugu. Jarraian, olata tolestuko dugu bere muturrak elkartuz barnean daukaten airea kentzeko, eta sardexka baten laguntzarekin itxiko ditugu.

Prozesu hau egiten ari garen bitartean, labea 180 gradutara berotzera jarriko dugu. Olata guztiak itxita daudenean eta labea berotua dagoenean, olatak arrautza erabiliz pintatuko ditugu, labean sartuz 15 minutuz.

Eta hau emaitza posible bat da:



On egin!!

*Oharra: Nahiz eta gure kasuan olatak prestatu proposatzen ditugun txokolatearen bi aukerak erabiliz, lortu nahi duzuen gozotasun mailaren arabera aukeratzea gomendatzen dizuegu. Hau da, Nutella erabiltzekotan azkenean lortuko duzuen emaitza goxoagoa izango da baina, gure aukera desegiteko txokolatea erabiltzea baldin bada, zaporea garratzagoa izango da.

2013-11-16

A Feira Olagarroa



Duela hilabete batzuk izugarri harritu ginen olagarro-entsalada bikain bat prestatuz. Asko gustatu zitzaigunez, olagarroarekin ikertzen jarraitzeko erabakia hartu genuen, berez "A Feira Olagarroa" prestatzeko erabakia hartu genuen.

Errezeta honek gure oinarrizko helburu guztiak betetzen ditu: erraza, osasuntsua eta zaporetsua da. Hori dela eta, zuen gustukoa izatea espero dugu.

Lau mahaikideentzat hurrengo osagaiak behar izango dituzue:

Olagarro bat (tamaina ertainekoa – 1kg gutxi gora behera)
4 patata
Tipula bat
Piperrauts
Olioa
Gatza

Jada badakizue olagarroa behin egosita, oso gogor gera daiteken animali bat dela. Hau konpontzeko sukaldari batzuek olagarroa behin eta berriz jotzeko teknika erabiltzen dute. Guri bortizkeria ez zaigu gustatzen, berez trikimailu erraz bat erabiltzen dugu: olagarroa garbitu ondoren izoztea, eta gero prestatzen hasi baino lehen, desizoztea hozkailutik ateratzen 6 edo 7 ordu prestatzen hasteko baino lehenago.

Desizoztutako olagarroekin, presio eltze bat ur askorekin sutan ipiniko duzue. Ura irakite puntura heltzen denean, olagarroa sartuko duzue hiru aldiz (sartu eta atera, olagarroa “sustatzeko”) eta, azkenik, barruan utziko duzue gatz pixka batekin, tipularekin eta patatekin. Eltzea itxi ezazue eta sutan utziko duzue 15 minutuz, eltzetik lurruna irteten hasi arte.

Denbora honetan pasatuta, patatak aterako dituzue, xerra lodietan moztuz eta platerako oinarritik banatuz. Jarrian, olagarroa aterako duzue eta zati txikietan moztuko duzue. Azkenik, apaila ezazue piperrautsekin eta olioarekin.

Hona hemen emaitza posible bat:



Zer iruditzen zaizue? Anoren bat gordetzen dizuegu prestatzen dugun hurrengo aldian?

On egin!!

2013-10-28

Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin


Ikusten ahal duzuen moduan, aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu ditugun egun batzuk eta gero, hemendik bueltatzeko garaia dela uste dugu, hori bai, gune pertsonalago batekin edo, beste era batean esanda, katu-itxura aldatuz bere ordez gure irudia ipintzeko. Hori bai, jatetxeak bisitatzen jarraituko dugu, baita plater goxoak, azkarrak eta errazak prestatzen ere. Gaur hemendik aurkeztuko dugun platera, “Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin”, azken talde honetan sartuko dugu.

Oraingo honetan, gure ideia bi anoa prestatzea baldin bada, honako osagaiak behar izango ditugu:

Ogi biribileko 2 xerra
200 gr. Euskolabel txahal xerra txikituta
Ahuntz gaztako 4 medailoi
Urdaiazpiko iberikoko 2 xafla
Anana xerra 1, fin fina moztuta
Tipulako 2 xafla
Sagar 1
6 txanpinoi
Gatza, olioa

Plater honen erraztasuna prestatzeko azkenean lortuko dugun emaitza bezain ikaragarria da.

Hasteko, hornidura prestatuko dugu. Horretarako, sagarra zurituko dugu, geroago karratu txikietan mozten, zartagin batean ipintzen olio pixka batekin eta han utziz ondo prestatuak egon arte, baina zartaginera itsastea saihestuz. Txanpinoiekin gauza bera egingo dugu, baina kasu honetan gatza eta piperra botatzen.

Sagarra su txikitan dagoen bitartean, haragiari forma emango diogu eta, horretarako, haragia gogor eutsiz bi bola egingo ditugu. Eginak daudenean, zapalduko ditugu forma obalatua emanez, ogiaren ahalik eta zati gehiena estaltzeko asmoarekin.

Aurreko gauzak egiten ditugun bitartean, plantxa berotzen ipiniko dugu eta, bertan, ogia txigortuko dugu ananarekin eta tipularekin batera. Ogia txigortzen hasten denean, plantxan ahuntz gaztako medailoiak ipiniko ditugu pixkat berotzeko baina, hori bai, ezin dira desegin. Prestatuak daudenean, ogi txigortuaren gainekaldean ipiniko ditugu eta, gero, anana xaflaren erdia.

Momentu honetara heltzen garenean, txahal hanburgesak plantxan ipini beharko ditugu gatz pixkatxo batekin. Puntuan gustatzen baldin bazaizkizue, bakarrik hiru minutuz sukaldatuko ditugu alde bakoitzetik eta, segida, ananaren gainetik ipiniko ditugu.

Azkenik, zartagin batean urdaiazpiko iberikoa berotuko dugu eta, honekin, platera muntatzen amaituko dugu. Lortu ahal diren emaitzen artean, hemen daukazue aukera bat:

 
Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin
Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin

Zer nahiago duzue, ogi txigortu honekin geratzen zarete, ala McDonald’s era joan behar gara?
On egin!

2013-10-11

Mina sendatzeko gaitasuna daukan errezeta baten bila gabiltza


Gaur zerbait berezia egingo dugu, blog hau sortu zenetik hau da Joan eta Josebaren lehendabiziko aldia ordenagailuaren teklatuaren atzealdean, hau da, Nissiren jabeen estreinaldia, zuei azaltzeko azken 8 urte hauetan topatu dugun errezetarik gogorrena.


Bai, badakigu oso arraroa dela, baina, gure ustez, merezi du gaur egingo duguna egitea. Gure helburu bakarra blog honen inspiratzaileari omenaldi bat eskaintzea da, gure Nissi maiteari, gaur agur esan digulako 8 urte eta gutxi gurekin pasa eta gero, egun batetik bestera gibelean agertu zitzaion arazo larri bat dela eta.


Momentu hauetan mindutak gaude, hutsik barrutik eta inongo animorik gabe, gure kide txikia galdu dugulako. Gure kidetxoa, izugarri maite genuena, agur esan digula onartu behar dugu. 





Gaur bizitzaz beterik dauden begitxo hauek betirako itxi dira, egun batetik bestera eta espero gabe, gure Nissi maitea bere indarra eta aguantatzeko gaitasuna adieraziz amaierara arte. Hori dela eta, txoko hau, gure bihotzekin batera, pixkat hutsik gelditu da.


Ez dakigu oso ondo nola jarraitu txoko txiki honekin, hirurei izugarri gustatzen zitzaiguna, ezta nondik joan behar garen ere, gure katuari esker interneten sukaldaritzari buruz idaztea erabaki genuelako, sukaldean sartzen ginen bakoitzean zerbaiten lanean hasteko bera handik bueltaka zegoelako, bere konpainia oparituz guk zertan genbiltzan kuxkuxeatzen zuen bitartean.


Hau guztiagatik, gure jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita ulermen pixkatxo bat izatea ere momentu gogor hauetan eskatzea ere, pixkatxo bat deskantsatzeko aprobetxatuko ditugunak. 


Nissi, eskerrik asko eman dizkiguzun gauza horiek guztiengatik, oso, oso gutxi eskatuz horren truke. 


Beti eramango zaitugu gure bihotzetan.

Bakean izan, txiki.