2015-09-14

Sandwicha lurrin hinduarekin


Gurentzat oso beharrezkoak ziren opor batzuengatik gozatu eta gero, normaltasunera iritsi gara eta, berarekin batera, baztertxo txiki honetara bueltatzen gara azken kurtsoetan egin dugun moduan zuen etxeetara proposamen azkarrak, zaporetsuak eta osasuntsuak eramateko. Gustatuko litzaiguke noizbait zuentzat errezeta hauek erabilgarriak izatea bazkari edo afari baterako. Gaurko proposamenarekin indiar jatorriko sandwich bat ekartzen dizuegu, etxean “Sandwicha lurrin hinduarekin” deitzen diogunari.

Errezeta hau benetan erraza da, eta behin baino gehiagotan afariak salbatu dizkigula aitortu behar dugu. Prestakuntza aurrera eramateko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
 
6 Naana ogia (edo pita)
300 g txikitutako oilasko-bularki
Arrautza bat
Uraza orri batzuk
Tipula
Curry koilarakada bat
½ pepino
Jogurt bat
Olioa
Gatza eta piperbeltza

Hasteko, tipula ondo txikituko dugu eta katilu batean jarriko dugu txikitutako burlarkiarekin batera. Segidan arrautza, curry koilarakada bat, gatza eta piperbeltza gehituko ditugu. Dena ondo nahastuko dugu eta gordeko dugu.

Jarraian, pepinoa moztuko dugu xerretara eta ogiak txigortuko ditugu. Hau eginda dagoenean, hanburgesak eratuko ditugu eta zartaginagatik pasatuko ditugu. Azkenik, ogi bakoitza irekiko dugu eta onduta dauden uraza orri zati batzuekin, pepino xerrekin eta hanburgesa batekin beteko ditugu.

Bukatzeko, menda orriak txikituko ditugu eta katilu txiki batean jarriko ditugu jogurtarekin eta dena ondo nahastuko dugu.

Platera zerbitzatu baino lehen, jogurt koilarakada bat hanburgesaren gainean barreiatuko dugu.

Sandwicha lurrin hinduarekin


Zentzuetarako plazer bat da plater erraz hau.

On egin!!

2015-07-26

Pepinoko krema hotza


Gaur, uda sartuta gaudela aprobetxatuz, errezeta berri bat ekartzen dizuegu, zalantzarik gabe jasaten hari garen bero bizi hauek arintzen lagunduko dizuena, “pepinoko krema hotza” da.

Txokotxo honetan aurkezten dizkizuegun erreza gehienak bezala, gaurko proposamena benetan erraza, azkarra eta oso osasungarria da, baina aurreratu behar dizuegu erabiliko dugun osagai nagusia, pepinoa, zuen gustukoa izan behar dela.

Errezeta hau egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu, bi pertsonentzat:

1 ½ pepino handia (edo 2 txikiak)
Jogurt zuri bat
Mostaza koilarakada bat
Baratxuri atal bat
Limoi bat
Tomate bat
Gatza
Oliba olioa
Piperbeltz beltza

Osagai gutxi dira baina, hori bai, oso osasuntsuak. Gainera, ikusiko duzue nola errezeta honek ez daukan inongo konplexutasunik, edozeinek bere etxean prestatu ahal duelako.

Hasteko, barazki guztiak ondo garbituko ditugu. Tomatea uragatik pasatuko dugu, zurituko dugu eta buztana kenduko diogu, gero pepinoak zurituko ditugu eta hazi guztiak kenduko dizkiogu eta dena txikituko dugu kubo txikietara.

Eginda dagoenean, irabiagailuaren basoan pepinoa, baratxuri atala, jogurt zuria, limoi zukua, mostaza koilarakada, oliba-olio zorrotada bat jarriko ditugu, azkenik gatz apur bat eta piperbeltzeko beste apur bat gehiago gehituz. Azkenik, dena irabiatuko dugu, krema fina eta homogeneoa lortu arte.

Aurreko pausuak eginak daudenean, krema ontzi batean jarriko dugu, filmatuko edo ondo itxiko dugu eta hozkailuan sartuko dugu, gutxienez bi ordutan zehar (guk, normalean, egun batetik bestera prestatuta uzten dugu).

Krema hau aurkezteko, katilu bat edo plater bat aukera dezakezue, emaitza horrelakoa izanda:

Pepinoko krema hotza


Zalantzarik gabe, krema fresko eta harrigarri bat.

On egin!!


2015-07-15

Arrautzak galdarraztatuak alkatxofetako eta iberiarretako ohearen gainean


Zer prestatuko dugu gaur afaltzeko? Nahiz eta galdera hau oso erraza izan, askotan arazoak sortzen ditu asterako menuak prestatu behar direnean. Agian arrazoi horregatik errezeta errazak aurkitzen ditugunean, gaur ekartzen dizuegun modukoa, berehala gure bildumara sartzen ditugu. Berez, gaurko erreta nahiko sinplea da eta hasiera batean oso arraroa dela pentsatzea oso posiblea da, baina, gutxienez guri, eskaintzen dituen zapore-konbinazioak oso atsegingarriak iruditzen zaizkigu.

Plater hau “Arrautzak galdarraztatuak alkatxofetako eta iberiarretako ohearen gainean” izenarekin bataiatu dugu.

Bi pertsonentzako anoa prestatzeko asmoa baldin badaukagu, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

4 arrautza
Alkatxofa bihotz poto bat
4 xerra urdaiazpiko iberiko
120 g azukrea
Gatza
Piper beltza
Ozpina

Lehen urratsa lapiko bat sutan azukrearekin eta lau ur koilarakadarekin jartzea izango da, eta azukreari eragingo diogu nahasketa loditzen hasi arte. Une horretan, alkatxofa-bihotzak barruan botako ditugu eta 5 minutu inguru prestatzen utziko ditugu, hori bai, eragiteari utzi gabe.

Bitartean, urdaiazpiko xerrak labe-paperen artean jarriko ditugu eta 5 minutu utziko ditugu labean 200 gradutara (gogoratu aldez aurretik berotzea!). Denbora hau pasa eta gero, xerrak plateretako oinarrian jarriko ditugu.

Aurreko pausuak eginak dauzkagunean, ura irakitera jarriko dugu gatzarekin eltze batean. Bitartean, film-paperako zakutxo batzuk prestatuko ditugu arrautzekin (oskolarik gabe, noski) bere barnean. Ura irakiten ari denean, zakutxoak jarriko ditugu bere barnean arrautzekin eta batzuei lau minututan zehar irakinez utziko ditugu. Denbora hau pasatzen denean, zakutxoak hoztuko ditugu eta bere barnetik arrautzak aterako ditugu.

Azkenik, alkatxofako bihotzak banatuko ditugu urdaiazpiko-xerren gainean, segidan arrautzak goiko aldean ipintzeko. Ondoren, gatza pixka bat botako diegu eta zuzenean mahaira bidaliko ditugu.

Hona hemen emaitza posible bat:


Arrautzak galdarraztatuak alkatxofetako eta iberiarretako ohearen gainean


Benetan, harrigarriak! Erabat gomendatzen dizkizuegu.

On egin!!

2015-06-30

Salmorejoa


Plater bakoitzak bere sasoia dauka, eta guk, sasoi bakoitzerako gure lehentasunak dauzkagu. Koilara-platerak neguan nahiago ditugun bitartean, udan freskoak eta freskagarriak diren platerak nahiago ditugu.

Pasa den urtean hasitako bidearekin jarraituz, gaur errezeta freskagarrien bilduma (gazpatxoa eta vichyssoisea) osatuko dugu espainiar sukaldaritzaren klasiko aparta batekin: “Salmorejoa”

Bi pertsonentzako, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

500 g.  tomatea (oso helduak)
100 g. ogia (aurreko eguneko izan daiteke)
Baratxuri atal bat
100 ml. Oliba olioa
2 koilarakada Jerezeko ozpina
Arrautza bat
2 xerra urdaiazpiko iberikoa
Gatza eta piperbeltza

Hasteko, tomateak garbituko ditugu. Hori eginda daukagunean, tomate bakoitza lau zatitxoetan moztuko dugu, zurtoina kenduz, gatz pixka bat botako diegu eta irabiagailuaren basoan jarriko ditugu. Hau egiten dugun bitartean, ogia ondo bustiko dugu. 

Ondoren, baratxuria, lehenbizi ondo xukatu dugun ogia, Jerezeko bi koilarakadak eta piperbeltz apur bat tomateari gehituko dizkiogu. Puntu honetatik aurrera, dena krema homogeneo bat lortu arte irabiatuko dugu.

Irabiagailutik guztia pasatu eta gero, nahasketa hozkailuan sartuko dugu, gutxienez ordu pare bat barruan utziz ondo hozteko. Guk normalean, hozkailuan uzten dugu egun batetik bestera.

Aurkeztu baino lehen, eltze bat jarriko dugu sutan urarekin eta gatza apur batekin egostera. Irakiten duenean, arrautza jarriko dugu eta eltzean 12 minutuz utziko dugu. Denbora hau pasa eta gero, arrautza hoztuko eta zurituko dugu.

Aurkezteko, salmorejoa plateretan (edo katiluetan) banatuko dugu, eta arrautza gogor arraspatua eta urdaiazpiko xehatua gehituko diogu, hemen aurkezten dizuegun moduan:

Salmorejoa
Salmorejoa


On egin!!

2015-06-23

Bihi osoko arrozeko entsalada nektarinekin


Nahiz eta etxean entsaladak urte osoan zehar jan, udan da gehien gustatzen zaizkigunean, eta berdin dio hotzak, freskagarriak edo epelak izatea. Horregatik, errezeta hau aurkitu genuenean, etxean izugarrizko arrakasta izango zuela jakin genuen.

Gaur aurkezten dizuegun errezeta arroz-entsalada klasikoaren modernizazioa da, eta guk izen honekin bataiatu dugu: “Bihi osoko arrozeko entsalada nektarinekin”.

Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu bi pertsonentzat:

150 g arroza (integrala eta zuria)
Nektarina bat
½ tipula gorria
½ piper gorria
½ piper berdea
150 g arto gozoa
Menda freskoko 5 hosto
Soja saltsa koilarakada bat
Oliba olia
Gatza

Hasteko, eltze bat jarriko dugu irakitera ur gaziarekin, arroza ura irakite puntura heltzen denean gehituz eta han 20 minutu inguru utziz. Denbora hau pasatu denean, arroza xukatuko dugu, segituan hozkailuan gordetzeko.

Jarraian, piperrak moztuko ditugu kubo txikietara (gutxi gorabehera, zentimetro erdikoak izan behar dira). Eginda dagoenean, gauza bera egingo dugu tipularekin eta nektarinarekin (noski, azala lehenago kenduz).

Behin osagai guztiak moztuta daudela, dena gehituko ditugu katiluan arrozarekin eta ondo nahastuko dugu. Oliba olio eta soja saltsa koilarakada batekin eta gatz apur batekin apailatuko dugu eta berriz, ondo nahastuko dugu. Azkenik, hozkailuan gordeko dugu bola, handik ateraz aurkezteko ordua heldu baino minutu batzuk lehenago.

Azken urratsa menda hostoak moztea da, jarraian arrozari gehitzeko eta berriro guztia nahastuz amaitzeko.

Hau da emaitza posible bat:

Bihi osoko arrozeko entsalada nektarinekin


On egin!!