2010-07-25

Basarri Jatetxea - Madril

Basarri Jatetxea
Madrilera joan ziren afari bat egiteko? Buahh! Askotan pentsatzen dut mozoloak direla. Gainera, zelako inbidia diet!! Madrilera, eta ni? Hemen, noski! Grrrr...

Nire jabeak “La cocina de Plágaro” jatetxean izandako esperientzia gogoratzen duzuela uste dut. Ba, beno, hurrengo egunean, haiek Madrilera joan ziren, nire “esklaboaren” urtebetetzea ospatzeko, eta noski, han, beste afari erromantiko bat egiten saiatu ziren. Bai, ondo ulertzen duzue, saiatu ziren, baina azkenean...

Gutxi gora behera, hilabete bat lehenago, nire beste “esklaboak” (edo, jabe maitea...) aukera batzuk bilatu zituen interneten bidez, eta azkenean “Restaurante Basarri” aukeratu zuen, jatetxea hirigunetik oso gertu zegoelako eta gainera, interneteko orrialde batzuk, jatetxe hau gomendatzen zutelako.

Madril erdia ibiliz ikusi eta gero, “Puerta del Sol enparantzara” joan ziren eta, handik, “Mayor enparantza” bilatu zuten. Buahh, gune hori oso polita dela esan zuten, ains! Baina beno, hau beste istorio bat da. Jatetxea enparantzaren irteeran kokatuta dago (Toledo kalean 10), zehazki Mayor enparantzaren arkupean topatuko duzue.

Haien iritziz, jatetxeak itxura ona zeukan kanpotik, eta beno, barrutik ere bai, zaharra (edo historikoa) baina polita. “Restaurante Basarri” ez da oso handia, baina bi jantoki desberdinak dauzka. Esan zuten arabera, egun hori, iritsi zirenean jatetxeko bezero bakarrak izan ziren, ia beldurra eman zien.

Beno, hasteko zerbitzariek karta ekarri zieten, eta buah!! Izugarrizko sustoa eraman zuten ikusi zituzten prezioekin, eta gainera, etxeko menua ez zen agertzen! Zelako aurpegia! Azkenean, lotsarekin (baina zalantzarik gabe), etxeko menua eskatu zuten.

Plater hauek ekarri zizkieten:

· Etxeko hasierakoak.
· Leoneko zezina arbendolekin.
· Urdaiazpiko iberikoko kroketa bat. (Bakarrik kroketa bat, baina handi-handia zen… haien ustez, handiegia).
· Foie sagarra karamelatuarekin bilduta eta ozpina erredukzio batekin apailatuta.

Gero, aukeratzeko (bat bakarrik):

· Legatz gainerreta
· Presa iberiko zati bat ravioliekin eta tipula karamelatuko saltsarekin.
· Bakailaoa azafraiarekin eta piper errekiekin.
· Pluma iberikoa tipula karamelatuko saltsarekin.

Eta amaitzeko:

· Etxeko postreak.
· Kafea

Nahiz eta, bere webgunean “Etxeko menua: 35€ (BEZa barne sartuta)” balio duela esan, hau gaizki dago, nire jabeak 42€ (BEZa ez barne sartuta) ordaindu zituztelako... zer gaizki dagoen! Ala ez?

Kritika hau amaitu baino lehen, nire jabeei gehien eta gutxien gustatu zitzaizkien gauza guztiak azalduko dizkizuet.

Onena

· Janariaren kalitatea oso altua zen. Plater guztien aurkezpena oso landuta zegoen, janariaren zaporea oso ona zen eta plater bakoitzean zetorren kantitatea nahiko egokia.
· Lokalaren giroa oso landuta dago, baserri baten jantoki bat imitatzen duelako. Hori oso polita iruditu zitzaien, nahiz eta giroan argitasun gutxi egon.

Okerrena

· Zerbitzariak. Nire jabeak ez dute zalantzan ipintzen haien profesionaltasuna, baina, haien ustez, ez da normala mahaiko edarien bat-bateko desagerpena amaitu gabe daudenean, eta mahaikideei ezer esan gabe. Horretaz gain, zerbitzariak noizbehinka galderak egiten zituzten, baina erantzuna jaso baino lehen alde egiten zuten.
· Prezioa. Nahiz eta kalitatea ona izan, nire jabeen ustez gehiegi ordaintzen da jaten denagatik, janaria oso normala delako (hau da, berriztapena = 0).

Hau guztia esan eta gero, jatetxeari 6,75 puntu ipintzen diote. Haien ustez, nahiz eta prezioa altua izan, jatetxe hau gomendagarria da, beste gauzen artean, etxeko janaria prestatzen duen jatetxe bat izateagatik. Eta hori kontuan izan behar da Madril bezalako hiri batean, non batzuetan zaila egiten da horrelako janaria prestatzen duten jatetxe batekin topo egitea.

Joan baldin nahi baduzue, hor uzten dizkizuet bai helbidea, bai telefonoa mahaia erreserbatzeko.



Restaurante Basarri
28005 Madrid – (Madrid)

Tel: 91 365 69 39

No hay comentarios: