2011-11-23

Atun-solomoa piper erreen ohearen gainean


Arraina! Arraina! Arraina! Inoiz esan al dizuet nola gustatzen zaidan arraina? Zoratuta nauka! Eta zorionez, azkenean nire jabeak gustua hartzen ari dira arrain-errezeta berriak prestatzeko eta hori, niri onetik ateratzen nau!! (gastronomikoki hitz egiten, meh, meh, meh!!).

Gaurko errezetari izen bitxia ipini diot: “Atun-solomoa piper erreen ohearen gainean”. Egia esateko, agian, izen konplexuegia ipini diot, baina...  egin dut!!

Errezeta gozo-gozoa egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat, noski):

2 Atun-solomo
Piper gorri bat
2 Baratxuri-ale
8 Arbendola
Olioa
Ozpina
Perrexila
Gatza

Hasteko, errezetaren urratsik luzeena egingo dugu, piper errearen ohea. Hori egiteko, labea aurretik berotu egingo dugu 200 gradutara. Berotzen ari den bitartean, piperra ondo garbituko eta lehortuko dugu. Hori eginda dagoenean, labekatuko dugu 35 minutuz.

Erdi ordu pasa eta gero, piperra labetik aterako dugu, gatza eta piperra jarriko ditugu eta estaliko dugu trapu batekin, izerdia botatzeko. Gero, piperra lumatu beharko dugu. Azkenean, piperraren haziak kenduko ditugu eta tiraz moztuko dugu.

Segidan, saltsa bat prestatuko dugu atuna ureztatzeko. Hori egiteko, baratxuri-aleak lumatu eta xaflaz moztuko ditugu. Hori eginda dagoenean, xaflak ipiniko ditugu zartaginean gorritzeko. Gorrituak daudenean, sutik kenduko ditugu eta arbendola txikituak, perexila, ozpinako koilarada bat, gatza eta piperra gehituko ditugu.

Azkenean, bakarrik itsaso-fruitu goxo hori (atuna) prestatzea falta zaigu. Dudarik gabe, urrats hau errezetaren errazena da. Atuna prestatzeko, solomo bakoitzari gatza eta piperra bota behar diogu. Segidan,  zartagina batean (edo plantxa batean) solomoak ipiniko ditugu.  Kontuz urrats horrekin, bakarrik bi minutu alde bakoitzetik suan egon daitezkeelako.

Erraza ezta? Beno, bakarrik ohea egitea falta zaigu eta noski, atuna “atsedena hartzera” ipini, hau da, platerra aurkeztea falta zaigu. Neu hau proposatzen dizuet:


2011-11-13

Berdel solomoa hirugihar-xerraz bilduta


Beno.... berriro hemendik, buah!! Gogo asko neuzkan, baina nire jabeek, azken garai honetan ez daukate denborarik sukaldean sartzeko, zortez pasa den igandean berriro sartu ziren sukaldean eta gainera plater berezi bat prestatzeko.. hmmm!!

Bai, gaurko errezeta arraina (eta hirugihar-xerrak) dakar, berdela edo txitxarroa hain zuzen ere. Nik, izen berezi bat ipini diot: “Berdel solomoa hirugihar-xerraz bilduta”. Izen iradokitzailea da, ezta? Beno, lanera...

Osagaiak bi pertsonentzako hauek dira:

Berdel handia bat (edo txitxarro)
½ porru
½ piper berdea (edo gorria)
¼ kuiatxo
100 gr. kuia
50 gr. oliba
6 hirugihar-xerra
Baratxuri-atal bat
Irina
Tomate bat
Piper beltza
Gatza


Oraintxe konturatzen naiz... osagai pilo bat behar dugu plater hau prestatzeko, beno, edo gutxienez, osagai pilo bat erabili zituzten nire jabeek pasa den asteburuan. Baina lasai, gaurko errezeta zaila ez delako.

Hasteko, porrua, piper berdea, kuia eta kuiatxoa kubo txikietan moztu behar dituzue. Bitartean, zartagin bat suan ipini behar duzue olioa berotzeko. Beroa dagoenean, porrua eta piper berdea moztuta jarriko dituzue gorritzeko. Lortu duzuenean, kuia eta kuiatxoa gehitu beharko dituzue.

Memento honetan, baratxuri-atala gehitu behar duzue zartaginean (hori bai, baratxuria txikitu behar duzue bota baino lehen, bestela errezeta apurtu dezakezue...) eta osagai guztiarekin, zartagina su txikitan utzi behar duzue 15 minutu.

Beno, berdela garbitzeko ordua ailegatzen ari da. Hezur guztiak kendu behar dituzue,  baita bi solomo atera ere. Hori eginda daukazuenean, solomo bakoitza hiru zatitan moztu behar duzue. Gazta eta piperra bota.

Olibak txikitu behar dituzue. Gero, txikitutako oliba batzuk ipiniko dituzue solomo zatitxoen gainean. Solomo bakoitza hirugihar-xerraz bildu. Solomoak irinatik iragaz itzazue eta frijitu itzazue zartagin batean olioarekin.

Bakarrik platera aurkeztea falta zaizue, eta hemen utziko dizuet aukera bat:




Ez dauka itxura txarra, ezta?

2011-11-06

Panellets


Zer arraroak zareten mundu honetan bizi zareten pertsona guztiak!! Katutxo maitagarriak ere bai, baina, inongo zalantzarik gabe, gizakiak irabazten gaituzte. Bai, ezta? Bestela, nola azaltzen duzue urteko garai bakoitza bere janari berezia izatea? Nik, egunero pentsua jaten dut eta zoriontsu bizi naiz.

Aurreko egunean, nire jabeek gozoki berezi bat prestatu zuten, “panellets” izenekoa. Nik txikitatik gozoki hau ezagutzen dut, nire herrian (Katalunian) tradizionala delako. Han, jendeak “panellet”ak Santu Guztien egunen bezperan jaten ditu batatak, moskatel eta gaztainaz lagunduta.

Errezeta erraza da, baina bere denbora darama... oraintxe bertan azalduko dizuet.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Orea egiteko:

500 gr. arbendola (naturalak, txigortu gabe)
400 gr. azukrea
150 gr. batata (edo patata)
Arrautza bat
Limoi-birrindura

Estaltzea egiteko:

250 gr. pinazia
250 gr. Irasagarrondoa (membrillo)
12 arbendola
Bi Txokolate disolbagarria (adibidez: cola-cao) koilarakada
Arrautza bat

Hasteko, batata hogei minutuz egosi behar duzue eta, jarraian batata zuritu behar duzue. Zurituta dagoenean, zatituko eta zapalduko duzue sardexka baten laguntzarekin.

Bol handi batean arbendola xehatuak, azukrea eta arrautza ipiniko dituzue eta pixka bat nahastuko duzue. Batata hotza dagoenean bolean gehituko duzue, eta orain bai, pazientzia handiarekin ondo oratu behar duzue. Noiz arte? Ba... orea loditzea lortu arte. Hori bai, nire jabeek eskuz oratu zuten orea. Orea loditua dagoenean limoi-birrindura gehitu behar zaio eta noski, edukia berriro oratzea beharrezkoa da.

Gero, lasaitasunez beteta dagoen epe bat hasten da, oreak atseden luze bat hartu behar duelako. Nire jabeek egun oso bat utzi zuten orea (kotoizko trapu batekin estalita).

Hurrengo egunean “panellet”ei forma eta estaldura eman zizkieten. Horrela egin zuten:

Pinazia panelletak

Ore zati bat hartu zuten (koilara baten laguntzarekin) eta gero bolatxo bat egin zuten orearekin eskuz. Ez dakit zenbat aldiz egin zuten urrats hori, agian hamabi aldiz baina bolatxo pilo bat egin zituzten.

Gero, arrautza platerean irabiatu zuten. Hori eginda zegoenean, bolatxoak arrautzan busti zituzten eta jarraian, pinaziengatik pasatu zituzten.

Arbendola panelletak

Pinazia “panellet”ak egiteko aplikatutako prozesu berea errepikatu behar duzue. Bakarrik estaldura prozesua aldatu beharko duzue. Prozesu hau egiteko, bi aukera daukazue:

  • Arbendola bat sartzea bolatxoaren goiko aldean.
  • Pinazia “panelletak” egiteko prozesua aplikatu, bolatxoak arrautzean bustitzea eta jarraian, arbendola xehatuaz pasatuz.

Irasagarrondo panelletak

Hemen, nire jabeek aldatu zuten pixka bat haiek erabilitako prozesua. Hasteko, irasagarrondoa makiltxoetan moztu zuten.

“Panellet”ei itxura emateko, ore zati handi bat hartu behar duzue, ore hori zapalduz. Zapalduta dagoenean, irasagarrondo makila orearen erdi-erdian ipini behar duzue, orearekin bilduz. Azkenean, orea moztuko duzue zatitxo erregularretan.

Txokolatezko panelletak

Bolak egiteko erabili dugun prozesua ezagutzen duzue, ezta?

Bolak eginda daudenean, arbendolengatik edo pinaziengatik pasatu ordez, disolbatzeko txokolateagatik pasatu beharko dituzue bolak.


Hau guztia egin baldin baduzue, gauza bat falta zaizue bakarrik: “Panellet”ak labean ipintzea 200 gradutara 7 minutuz. Kontuz urrats horrekin! Bolak kolorea hartzen baldin badute, kendu “panellet”ak labetik denbora galdu gabe.

Azken gomendio bat: “panellet”ak labeko erretilutik kendu baino lehen utzi pixka bat hozten, “panellet”ak oso bigunak direlako beroa daudenean eta oso erraz apurtzen dira.

Zer iruditzen zaizkizue?




2011-10-25

Saltimbocca alla romana


Zelako izen iradokitzailea daukan platera, ezta? “Saltimbocca”... hmm!! Eta nik, pasa den igandean gauza bera nahi nuen... platerak jauzi bat eman zezala nire ahorantz, baina noski, platerak ez zen mugitu, eta ni platerari sakonki begiratzen nengoen bitartean.

Nire jabeek errezeta Erromatik atera zuten, Trastevere izeneko auzotik hain zuzen ere. Asko gustatu zitzaien, eta noski, errezeta bilatu zuten eta bi aldiz pentsatu gabe, pasa den igandean egin zuten.

Oso, oso erraza da gaurko errezeta, benetan. Erraza bezain goxoa...

Beno, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

2 bigantxa-xerra
2 urdaiazpiko ondu xerra
4 salbia-orri (edo albaka)
Irina
Gatza
Piperra


Lehenik eta behin, bigantxa-xerrak eta urdaiazpiko-xerrak moztuko dituzue tamaina berberean (adibidez, urdaiazpiko-xerra erdi).

Bigantxa-xerra lodiak baldin badira, pixka bat zapaldu dezakezue arrabol batekin. Gero, bigantxa-xerra bat, urdaiazpiko-xerra bat eta salbia-orri bat hartu behar dituzue, eta dena finkatu behar duzue zotz batekin.

Hori eginda dagoenean, bakarrik gauza falta zaizue: bigantxa-xerrak frijitu. Hori bai, irineztatu behar dituzue, frijitu baino lehen.

Amaitzeko, saltsa leun bat prestatu dezakezue zaporea bultzatzeko. Saltsa hau egiteko zartaginean irina koilarakada bat botako duzue eta ondo irabiatu beharko duzue. Ondo irabiatuta dagoenean, edalontzi ardo bat (edo haragi-salda)  gehituko duzue, eta noski, berriro irabiatzera, saltsa lodia lortu arte.

Zer iruditzen zaizue emaitza?


Ikusi dezakezuen arabera, nire jabeek “saltimbocca” barazki frijituekin jan zuten, baina aukera gehiago dauzkazue, adibidez patatekin (bai frijituak bai egosiak) edo, nola ez, kimu bigunetako entsalada batekin.


2011-10-13

Restaurante Baskonia - Vitoria-Gasteiz

Bat-batean arraroa iruditu zitzaidan... haiek bingo batean? Eta gainera, jateko? Uff!, ia ezinezkoa dirudi!!  Baina beno, hori egin zuten pasaden abuztuan Sevillatik etorri zirenean eta noski, ni bitartean etxean pentsua jaten geratu nintzen...

Egia esateko, jatetxea pixka bat bitxia da, hau da, jantokia bingo aretoa aldi berean da. Beno, aldi berean ez (hmmm! Agian... dibertigarria izango litzateke... meh meh meh!!), bingoa arratsaldeko bostetan hasten da eta hasi baino lehen zerbitzariek jatetxeko azken bezeroak kaleratzen dituzte.

Barkatu? Ah bai, ai ahaztu zait, jatetxearen izena “Restaurante Baskonia” da eta Gasteizko bihotzean kokatua dago, Gasteizko hiribideko 77garren zenbakian, hain zuzen ere.

Jatetxeak bakarrik eguneko menua dauka, hori bai, lanegunak zein jaiegunak, eta gainera menu guztiak arrazoizko prezio bat daukatela uste dut (lanegunetan menuak 11 euro balio du, eta jaiegunetan 19€).

Prezioak gustatzen zaizkizue? Orduan, kontatuko dizuet asko gustatuko zaizuen gauza bat... hmm... nahiz eta plater guztiak tradizionalak izan, ardura handiz aurkeztuak daude.

Haiek bingora joan ziren pasa den abuztuan (igande batean, uste dut 7an izan zela baina... ez nago ziur) eta esan zuten arabera, oso ondo jan zuten.

Menua, gutxi gora behera, hau izan zen:

  • Bakailao eta ganba budina saltsa berezi batekin apainduta Pedro Ximenez murriztapenarekin.
  • Ahuntz-gazta eta garaiko perretxiko entsalada.
  • Etxeko hostorea boletus eta tipula karamelatuaz beteta.. ahh! Eta urdaiazpiko iberikoko txirbilekin.
  • Txuletoi txingarretan idiazabal leuna saltsarekin, Maldon gatzaren kristalak eta herriko piper berdeekin.
  • Etxeko Goxua.
  • Mota askotariko izozkiak.
  • Kafea.
 
Egia esateko, oso ondo jan zuten Bingoan. Nire jabeen arabera, toki hau oso gomendagarria da egunero kanpoan jan behar duten pertsonentzat, prezioa, jasotzen dugun kalitatearekin batera, oso ona delako. Horretaz gain, plateretan ekartzen duten janari kopurua harrigarria da, eta prestatzen dituzten aurkezpenak ere oso ondo daude. Hori bai, nire jabeen ustez, jatetxe hau ez da egokia ospakizun berezi bat antolatzeko, bere giroa zahar itxura daukalako eta, horretaz gain, jantokiaren giroa isila ez delako, eta hizketan aritu behar baldin bazarete, oihukatzen amaituko duzue jaten duzuen bitartean.

Badaezpada, haren datuak utziko dizuet:

01009 Gasteiz
Telefonoa:  945-243-353