2012-12-30

Izokin bolak


Buahh!! Aurreko egunean, nire jabeek plater berezi bat prestatu zuten. Eta, zelako platera! Begiekin jaten nuen… Ai ama, hori bai zen usain bikaina…!! Hmm… Dastatu nahi nuen, baina noski, nire jabeek azkar-azkar esan zidaten: “Plater hau ez da zuretzat!! Katutxoentzat ez da batere egokia!! ”.

Bai, asmatu duzue, gaur aurkeztuko dizuedan errezeta arraina darama, izokina hain zuzen ere... Eta niri izokina asko gustatzen zait!!

Gainera, nire jabeek modu berezi bat jarraituz prestatu zuten. Nik plater honi izen berezi bat ipini nion: “Izokin bolak”.

Plater hau egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

2 Izokin xerra
500 ml. Arrain salda
Arrautz bat
Tipulin bat
Baratxuri atal bat
Moldeko ogi xerra bat
50 ml. Esnea
Irina
Perrexila
Olioa
Gazta

Osagai asko daude zerrendan, ezta? Lasai egon, errezeta hau oso erraza dela eta.

Hasteko, izokin xerrak garbitu behar dituzue. Hori egiteko, izokinaren azala kenduko duzue eta arretaz, haragian egon daitezken arantzak kenduko dituzue baita ere. Apurtzen baldin bada, ez kezkatu, txikitzen bukatuko dugulako, meh meh meh!!

Osagaiak txikitzeko unea iritsi da, beraz, ganibet batekin tipulina eta baratxuri-atala ondo txikituko dituzue, eta txikitzeko gailuarekin (gutxienez, nire jabeek traste hori erabili zuten), izokina desegingo duzue. Jarraian, izokina desegina daukagunean, baratxuria eta tipulina botako dituzue bol batean, osagai guztiak nahastuz.

Bol horretan berean, arrautza bat, ogi xerra esnez blai dagoenean eta azalik gabe, gatza eta piperbeltza. Azkenik, osagai guztiak nahastuko dituzue eskuen laguntzekin. Oso likido geratzen dela ikusi baduzue, gehi dezakezue irin pixka bat.

Puntu honetara iritsi behar zarete:



Jarraian, errezetaren lan dibertigarriena egiten hasiko zarete, hau da, izokin-bolak egiteko garaia heldu da. Kafeko koilara batekin orea hartuko duzue eta gero eskuekin, bola bat egingo duzue, eta berriz, beste bat, eta beste bat... orea bukatu arte.

Azkenean, izokin-bolak irinean bainatuko dituzue eta zartagin batean (olio beroarekin, noski) ipiniko dituzue, ondo frijitzeko, baina kontuz! Bi minutuekin nahikoa da!

Izokin-bolak eginak dauzkazuenean, saltsa prestatzen hasiko zarete. Hori egiteko, zartagin bat jarriko duzue sutan olioarekin eta beroa dagoenean, gehituko duzue bi irin koilarakada gehituko dituzue eta espatula batekin disolbatuko duzue. Hau gertatzen denean, saldako erdia gehituko duzue, eta, berriz, ondo nahastuko duzue. Poliki poliki, salda pixka bat  gehituko duzue. Operazio hau errepikatzea beharrezkoa da, desiratutako dentsitatea lortu arte.

Azkenik, bakarrik platera aurkeztea falta zaigu... Zer iruditzen zaizue horrela egiten baldin badugu?



On egin!!



2012-11-24

Dardos saria

Esaten dutenaren arabera, ez daude bi hiru egon gabe!! Aurreko egunean nire hirugarren saria (edo esker ona) jaso izan nuen, oraingo honetan Araek (“Aliño con cariño” blogaren arduraduna) eman dit. Mila esker!! Benetan, asko eskertzen dizut!!

Hau da saria:





Oraingo honetan, arauak honako hauek dira:

  • Sariaren irudia blogan sartu (goian daukazue, meh meh meh!!)

  • Saria eman dizun pertsona aipatu (nik jada egin dut… meh meh meh)
  • 20 blog edo web-orrialde aukeratu.


  • Hemen daukazue nire zerrenda:



    2012-11-16

    Patata tortilla hostore-gabardinarekin


    Errezeta guztiak ez ditut aurkitzen modu berean. Oraingo honetan, Olgaren blogatik nabigatzen nengoen bitartean zerbait berezi ikusi nuen… patata tortilla  berezi bat zen. Lehen begirada eman nionean liluratuta geratu nintzen eta nire jabeei azaldu nienean haien begiak plater bat bezain handiak ipini ziren.

    Argi eta garbi dago, nire jabeek tortilla hau egitea erabaki zuten. Errezeta honi “patata tortilla hostore-gabardinarekin” deitzea erabaki zuten nire jabeek.

    Tortilla hau egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

    2 Hostorezko masa (disko baten forma duena)
    4 Arrautza
    3 Patata ertainak
    ½ Tipula (bakoitzaren arabera)
    Esne koilarakada bat
    Gatza
    Olioa

    Ezer baino lehen, labea 200 gradutara berotu beharko duzue. Berotzen den bitartean, labeko molde biribil bat hartuko duzue eta, hemen bertan, hostorezko masa bat ipiniko duzue.

    Hurrengo pausuan, patatak lumatu eta moztuko dituzue karratutxoetan. Segidan, zartagin bat olio askorekin ipiniko duzue su gogorrean, olioa berotu behar baita. Olioa tenperatura altua lortu duenean, sua jaitsiko duzue eta patatak zartaginera botako dituzue, pixkanaka - pixkanaka egosteko.

    Patatak egosten diren bitartean, tipula moztuko duzue eta, minutu batzuk pasa eta gero, zartaginean sartuko duzue, patatekin batera.

    Bitartean, arrautzak bol batean irabiatuko dituzue, gatz pixka bat gehituz. Patatak prest daudenean, hau da, eginak, baina bigunak (ezin dute krazka egin), eta tipula karamelatua, guztia arrautzak dauden katiluan sartuko duzue, guztia segidan irabiatuz.




    Jarraian, lehen pausuan aipatu dugun moldea hartuko duzue (bai, hostorezko masa ipinita daukana) eta bolaren edukia barruan botako duzue, guztia ondo zabalduz hostorearen gainean. Hori eginda daukazuenean, beste hostorezko masa bat zabalduko duzue moldearen gainean eta eskuekin itxiko duzue hostorezko masa bat bestearekin.

    Bakarrik gauza bat falta zaizue, patata tortilla labean sartzea (labea aurretik berotu eta gero, noski). Patata tortilla 25 minutu egon behar da labean, 180 gradutara ipinita.

    Argazki honetan ikusi dezakezue lortutako emaitza:




    On egin!!

    2012-11-14

    Versatile blogger Award



    4 urte pasatu dira blog hau idazten hasi nintzenetik, eta, begira ezazue, azken hilabetean sari pare bat eman dizkidate (edo, gutxienez, katutxo polit honetan pentsatu dute, meh meh meh!) .

    Bai, oraingo honetan “Versatile blogger Award” saria eman didate, eta ilusio galanta egin dit, benetan. Horregatik, nire eskerrak eman nahi dizkiot Martari, “¿En tu cocina o en la mía?” esparruaren arduraduna. Mila esker Marta!
     
    Hemen daukazue jaso dudan saria. Polita, ezta? :P


    Eta, noski, gure txoko txikiei (maitasun osoz idazten ditugun blogak) zabaltzen laguntzeko, hurrengo zerrendan ikusi ahal dituzuen 15 blog hauei saritzeko erabakia hartu dut:
    Goiz arte!!

    2012-10-13

    Izokin eta porruak quiche


    Gaur ohetik altxatu naiz gogo gutxiekin, beraz uste dut errezeta historiko bat berreskuratuko dudala... bai. Beno, agian ez da errezeta historiko bat, baina gutxienez, nire jabeek normalean errezeta hau etxean egiten dute.

    Oso erraza da, eta gehiago oso antzekoak diren beste batzuk egin badituzue. Txoko honetan honako batzuk azaldu dizkizuet, adibidez: “Quiche Lorraine”, “Kuiatxo eta Brie gazta Quiche”.

    Bai, asmatu duzue, gaurko errezeta quiche mota berri bat da. Gainera, izokin ketua darama, meh meh meh !! Nire jabeek “Izokin eta porruak quiche” deitzen diote.

    Errezeta hau egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

    Hostorezko - masa disko bat
    2 Arrautza
    200 ml. Esne-gain
    100 gr. izokin ketua
    2 Porrua
    Olioa
    Gatza

    Ezer baino lehen, aurretik labea 200 gradutara berotu behar duzue. Berotzen den bitartean, labeko molde biribil bat hartuko duzue. Hartan hostorezko masa ipiniko duzue eta, hori eginda daukazuenean, hostorezko masa sardexkarekin zulatuko duzue (egosten den bitartean burbuilak egitea saihesteko).

    Hori eginda daukazuenean, porruak moztuko dituzue eta zartagin batean ipiniko dituzue, han utziz, su ertainean denbora guztian, ondo prestatuak egon arte. Minutu pare bat falta direnean (gutxi gora behera), esne-gaina gehituko duzue, egosi arte sutan uzten.

    Bitartean, katilu batean arrautzak irabiatuko dituzue, geroago izokin ketua txikitua gehituz, tortilla bat prestatu nahi dugunean egiten dugun moduan. Irabiatuak daudenean, zartaginaren edukia gehituko duzue, guztia pixkatxo bat nahasten.

    Jarraian, moldea betetzea egokituko da. Beno, hori egiteko, bakarrik katiluaren edukia (arrautza irabiatuak, izokina, porrua eta esne-gaina) bota beharko duzue moldean.

    Azkenean, nire jabeek labean egosi zuten orea (25 minutu, gutxi gora behera, 180º-ekin).

    Quiche-a, horrela geratu zen:



    Goxo goxoa zegoen, edo, gutxienez, haiek hori esan zuten.

    2012-10-12

    Liebster Saria


    Ustekabe ederra izan nuen duela egun pare bat... Ez, nire jabeek ez ninduten eraman jatera jatetxe garesti batera (nahiz eta merezi) baina eguna poztu zidan mezutxo bat jaso izan nuen :) 

    Saritu naute! Beno, niri ez, baina txoko txiki honi bai. Martak (“Cuina diari”-ren arduraduna) eman zidan. “Liebster Award” saria da. Esku-dirutan saririk ez dago, bakarrik blog txikiak ezagupenera emateko balio du (100 jarraitzaile baino gutxiago), baina ilusio galanta egiten du.

    Funtsean, joko bat da katean. Nik 11 blogetara aukeratzen dut eta hauek beste 11 batzuetarako, eta horrela elkar ezagutzen ari gara.

    Beno, hau da saria:





    Jokoaren arauak dira:

    • 11 gauza zuri buruz azaltzea.
    • 11 gauza zuri buruz erantzutea.
    • 11 blog aukeratzea.
    • Izendatu zaituen pertsona jarraitzea.
    • Nominatu dituzun blog guztietatik, hiru bisitatzea.


    Hau da:

    11 gauza niri buruz azaltzea

    • 7 urte dauzkat.
    • Katalunian jaio nintzen, baina Gasteizen bizi naiz.
    • Nire etxeko katurik maitatuena naiz.
    • Jatea asko gustatzen zait, baina nire jabeek ez didate bere platerak probatzen uzten.
    • Jende faltsua gorrotatzen dut.
    • Erasota sentitzen naizenean, azazkalak erakusten ditut.
    • Pixkat alferra nahiz eta asko gustatzen zait etzanda egotea, sabela gorantz ipinita izanda.
    • Gutxi idazten dut, nahiz eta erregulartasunarekin egin.
    • Arraina asko gustatzen zait, baina txuletoi bat mainarik gabe jaten dut.
    • Pentsu anoa bat aldatzen dut abakando-arroz bategatik.
    • Zer gehiago jakin nahi duzu?

    11 gauza niri buruz erantzutea

    • Nola definitzen zara? Ederra, dibertigarria…
    • Zein da zure plater gogokoena? Izokina, itsaskia, txuletoia… Gauzak normalak, ezta?
    • Sukaldea nahiago duzu edo janaria jatea? Jatea, noski.
    • Zeintzuk dira zure postreak gogokoenak? Tiramisua, nahiz eta txokolatea daramaten edozein postre onartu, dudarik gabe.
    • Zein da zure osagai gogokoenak? Edozein pasta.
    • Zein da egin duzun bidaiarik onena? Nik ez dut bidaiatzen, nire jabeak ez naute uzten hori egiten :(  baina haientzat Erroma izan da tokirik bereziena.
    • Zein da zure jatetxerik gogokoena? Oso zaila da, sukaldaritza mota bakoitza mundu bat delako... Beharbada, adibide moduan “L’Oliva jatetxea” jatetxe italiar bezala esango nizuen, eta jatetxe tradizional bat aukeratzekotan, “La Cocina de Plágaro”, biak Gasteiztarrak.
    • Haragia edo arraina, zer gustatzen zaizu gehien? Arraina, baina txuletoi bat eskaintzen badidate… ejem!!
    • Zein da gehien gogoko duzun gazta? Idiazabal eta ahuntz-erruloa.
    • Txokolate beltza edo esnearekin? Esnearekin.
    • Zein da plater txarrena dastatu duzun? Azalorea.

    11 bloga aukeratzea

    Dudarik gabe, niretzat hau da zatirik zailena… zuetako gehiengo batek 100 jarraitzaile baino gehiago dauzkazuelako!

    Hala eta guztiz ere, eta asko pentsatu eta gero, aukeratu ditudan blog-ak honako hauek dira.


    Beno ba, eskerrak eman eta gero, nik hemen uzten dut. Badakizue, hemen aipatutako norbaitek jolas txiki honekin jarraitu nahi baldin badu, aurrera!

    2012-09-28

    Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin


    Aupa! Hemendik nabil berriro, oraingo honetan denbora gehiegi pasatzen utzi gabe, noski, oporrak historiara pasatu direnez... beno, beharbada hobeto erpeen artean ditudan errezetekin eta kritikekin jarraitzen baldin badut... gaur errezeta baten txanda da.

    Nire azken sarreran esan zintuztedan bezala, pasa den uztailean, nire jabeek Madrilgo “Divina la Cocina” jatetxea aurkitu zuten eta, honi esker, plater bat ezagutu zuten, harrezkero noizean behin etxean jaten dutena, eta nik gaur, hemendik azalduko dizuet.

    Arraroa irudituko zaizue, baina gaurko errezeta... barazki errezeta bat da, hori bai, nahiko berezia. Errezeta honi “Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin” deitzen diote nire jabeek. Oso erraza da, ikusiko duzue.

    Nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten (2 pertsonentzat, noski):

    400 gr. lekak
    Urdaiazpiko iberikoko xerra bat
    4 xerra ahuntz-errulo batetik
    Olioa
    Gatza

    Ikusiko duzuenez, azkarrak, errazak eta batez ere, onak dira.

    Hasteko, eltze bat jarriko duzue sutan urarekin eta gatz pixka batekin. Ura irakiten hasten denean, leka moztuak gehituko dituzue. Lekek 12 minututan egosiak egon beharko dira.

    Bitartean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz erruloko xerrak ondo txikituko dituzue.

    Azkenean, zartagin bat jarriko duzue sutan olio apur batekin. Olioa beroa dagoenean, urdaiazpikoa ipiniko duzue, eta minutu batez salteatuko duzue.

    Lekak eginda daudenean, plater batean botako dituzue eta haien gainean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz gazta banatuko dituzue.

    Ez da zaila, ezta?

    Horrela geratu zitzaien:





    2012-09-19

    Divina la Cocina Jatetxea - Madril


    Ai ama, nola pasatzen den denbora… Hilabete bat daramat hemendik agertu gabe!! Badakizue, oporraldien arazoa zein den :P...  eskerrak egin ditudala, nahiz eta erpeen artean kritika pilo bat izan, meh meh meh!!

    Zorionez, nahiz eta ni atseden hartzen egon nire sabel handia gorantz begira zegoen bitartean, nire jabeek janaria prestatzen jarraitu dute, baita jatetxeetara joaten ere (kabroiak).

    Beno, eta nondik hasten naiz? Errezeta batengatik? Ala kritika batengatik? Ea, hau ez... hmm... zelako izena dauka beste hau!  Erabakita, kritika batengatik hasiko naiz.

    Jatetxe baterako, “Divina La Cocina” izena iradokitzailea da, ezta? Nire jabeek Madrilera egin zuten azken bidaian ezagutu zuten, eta nik gaur, hemendik guzti - guztia azalduko dizuet.

    Beno, hasteko kokatuko dut: jatetxea Madrileko hiriaren erdialdean dago, Colmenares kaleko 13garren zenbakian hain zuzen ere.

    Jatetxe honetan bi menu jateko aukera daukazue, eguerdian eguneko menua 14 eurongatik (Gehi BEZa) eta, edozer momentuan, (bai eguerdian, bai gauean): Divina menua 26 eurongatik (kasu honetan BEZa ere gehitu behar da). Beno, nahiz eta ez esan, karta zuen esku dago, baina, gero ikusiko duzuen moduan, prezioak nahiko altuak dira.

    Nire jabeek dastatu zituzten honako plater hauek:

    Hasierako platerak:

    • Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin. Plater hau gau horretako ustekabea izan zela diote nire jabeek. Originalak, zaporetsuak... harrigarriak!!
    • Arroz-pasta ravioliak izkiratzarrekin, mihi-arraina eta boletus saltsarekin. Goxoak, baina nire jabeek, beharbada zerbait harrigarriagoa espero zuten.  

    Plater nagusiak:

    • Bigantxako ‘Villagodio’-a piperrekin eta ardo saltsarekin. Ustekabe negatibo txiki bat izan zen. Haragia gogorra zegoen eta , horretaz gain, nahiko gutxi egina.
    • Ahate-bularkia Porto saltsarekin eta tipula txikiekin. Entzun nuenaren arabera, bere zaporea ikusgarria zen, nahiz eta udareen zaporea ardotakoari esker baliogabetua geratu.

    Postreak:

    • Sagar tartaleta ‘Cassis’ sorbetearekin eta Kirsh-eko aparrarekin. Oso goxoa zegoen, gainera janari beroa eta hotzaren arteko konbinazioa benetan harrigarria da.
    • Txokolate zuriko dorrea bioleta izozkiarekin eta albaka zoparekin. Gauaren etsipen handiena izan zen. Zaporea ez zen txarra, baina ezta ona ere, ezertan nabarmentzen ez zelako


    Guztiarekin ere,  nire jabeek egiten duten azken balorazioa positiboa da: plateren kalitatea ona da, kantitatea egokia, aurkezpena bikaina eta, gutxi izango balitz, pertsonalaren aldetik jasotako tratua ereduzkoa da benetan.

    Hala ere, balioespen hau “Divina” menuan oinarritzen da, hau desagertuko balitz, jatetxeak interesaren parte handia galduko luke, kartaren prezioak garestiegiak direlako. Plater gehienak, 20 eta 30 euro artean balio dute, eta hau, nire jabeen ustez, gehiegizkoa da. Hala ere, menua mantentzen duten bitartean, “Divina la cocina” jatetxea aukera bikaina da gau berezi bat pasatzeko konpainian.

    Guztiarekin, nire jabeek jatetxe honi 7 puntu 10en gainean ematen diote.

    Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, gogora ezazue gomendagarria dela erreserba bat egitea, beraz, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta telefonoa.




    28004 Madril

    Telefonoa: 91 531 37 65

    2012-08-09

    Polboroi zuriak


    Hmmm!! Gaurko errezetarekin, blog honek munduko errezeten bilduma txiki baten antza izango du, bertan errezeta italiarrak, hainbat jatetxe mota, eta, gaurtik aurrera, postre mexikar bat topatzea erraza delako.

    Bai, badakit, arraroa da, baina horrela dira nire jabe maiteak... aurreko egunean afari tematiko bat prestatzea erabaki zuten eta gaur, nik, egun horretan jan zituzten postreak, hemen azalduko dizkizuet.

    Errezeta internetetik aurkitu zuten, eta honen izena honako hau da: "Polboroi zuriak".

    Zortzi polboroi egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

    140 g. arto-irina (“Maicena”)
    170 g. irina
    120 g. gatzik gabeko gurina
    100 g. azukrea
    Limoi-birrindura

    Bol handi batean, osagai guztiak ipiniko dituzue eta, eskuekin (Kontuz! Orea makina batekin prestatzea ez du balio!!) nahasketa egiten hasiko zarete indarrarekin, baita pazientziarekin ere (ikusi nuenaren arabera, pazientzia handiarekin gainera, meh meh meh!!).

    Nahasketa bukatuta egongo da osagaiak bereiztea ezinezkoa denean, edo orea hautseko gazta antzeko itxura duenean. Nire jabeei nahasketa horrela geratu zitzaien:



    Ez da zaila ezta? Beno, bakarrik bi pauso falta zaizkizue: polboroiei forma ematea eta labekatzea.

    Polboroiei forma emateko, nahaste esku bete bat hartuko duzue eta eskuekin, nahasketa presionatu beharko duzue pixkanaka-pixkanaka eta kontu handiz, orea lehorra delako eta oso erraz apurtzen da. Kroketoi baten itxura (edo antzeko zerbait) lortu beharko duzue.

    Hori lortzen duzuenean, polboroiak labean sartu beharko dituzue, baina hau egin baino lehen labea berotu behar izango duzue 200 gradutara. Bero dagoenean, polboroiak sartuko dituzue eta tenperatura jaitsiko duzue 180 gradutara, 25 minututan zehar horrela utziz.

    Azken gomendio bat: polboroiak labeko erretilutik kendu baino lehen pixka bat hozten utzi, polboroiak oso bigunak direlako bero daudenean eta oso erraz apurtzen dira.

    Guztia egina dagoenean, polboroi zuriek honako itxura izango dute:



    Gogorrak, gozoak, .... desberdinak eta, entzun nuenaren arabera oso originalak.