2017-10-21

Azenario-krema



Pixkanaka-pixkanaka uda atzean geratzen ari da, hotza gure bizitzetara bueltatuz urtero garai hauetan egiten duen moduan. Normalean, etorri behar diren egun hotz horietan zerbait berotxoa hartzea atsegin dugu, are gehiago platera etxean egina baldin badago eta erraza eta osasuntsua baldin bada. Horregatik, gaur “azenario-krema” prestatzeko etxean jarraitzen dugun errezeta ekartzen dizuegu.

Gainera, krema hau begetarianoa, beganoa edo omniboroa izan daiteke, haragi edo arrain-saldaren ordez barazki salda erabiltzen baldin baduzue.

Krema honetako bi anoa prestatzeko hurrengo osagaiak beharko ditugu:

250 g azenario
Tipula erdia
400 ml. salda (pertsona bakoitzaren gustura)
Irin koilarakada bat
Oliba-olio birjina

Hasteko, azenarioak ondo garbituko ditugu, azala eta sustraia kenduz eta, segidan, xerretara moztuz. Prozesu honekin amaitzen dugunean, moztutako zatiak erreserbatuko ditugu.

Gero, tipula ondo txikituko dugu eta erreserbatuko dugu ere. Bitartean, eltze bat jarriko dugu olio zurrutada eskuzabal batekin berotzera. Hori lortu dugunean, tipula botako dugu eta kristaldu arte utziko dugu, hori bai, noizean behin nahastuz.

Tipula kristalduta dagoenean, azenarioa gehituko dugu eta su motelean prestatuko dugu 5 minutuz gutxi gora behera. Denbora hau pasatuta, irin-koilarakada bat gehituko dugu eta ondo nahastuko dugu. Behin eginda dagoenean, salda gehituko dugu eta su erdietan utziko dugu 15 minutuz. Azkenik, sutatik kenduko dugu.

Azkenik, osagaiak ondo irabiatuko ditugu beso-irabiagailua erabiliz krema homogeneo bat lortu arte. Krema hau aurkezteko, katilu bat edo plater bat aukera dezakezue, emaitza horrelakoa izanda:

Azenario-krema

On egin!



No hay comentarios: