Buahh!! Aurreko egunean, nire jabeek plater berezi bat prestatu
zuten. Eta, zelako platera! Begiekin jaten nuen… Ai ama, hori bai zen usain
bikaina…!! Hmm… Dastatu nahi nuen, baina noski, nire jabeek azkar-azkar esan
zidaten: “Plater hau ez da zuretzat!! Katutxoentzat ez da batere egokia!! ”.
Bai, asmatu duzue, gaur aurkeztuko dizuedan errezeta arraina darama, izokina hain zuzen ere... Eta niri izokina asko gustatzen zait!!
Gainera, nire jabeek modu berezi bat jarraituz prestatu zuten. Nik plater honi izen berezi bat ipini nion: “Izokin bolak”.
Plater hau egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili
zituzten:
2 Izokin xerra
500 ml. Arrain salda
Arrautz bat
Tipulin bat
Baratxuri atal bat
Moldeko ogi xerra bat
50 ml. Esnea
Irina
Perrexila
Olioa
Gazta
Osagai asko daude zerrendan, ezta? Lasai egon, errezeta hau oso erraza dela eta.
Hasteko, izokin xerrak garbitu behar dituzue. Hori egiteko, izokinaren azala kenduko duzue eta arretaz, haragian egon daitezken arantzak kenduko dituzue baita ere. Apurtzen baldin bada, ez kezkatu, txikitzen bukatuko dugulako, meh meh meh!!
Osagaiak txikitzeko unea iritsi da, beraz, ganibet batekin tipulina eta baratxuri-atala ondo txikituko dituzue, eta txikitzeko gailuarekin (gutxienez, nire jabeek traste hori erabili zuten), izokina desegingo duzue. Jarraian, izokina desegina daukagunean, baratxuria eta tipulina botako dituzue bol batean, osagai guztiak nahastuz.
Bol horretan berean, arrautza bat, ogi xerra esnez blai dagoenean eta azalik gabe, gatza eta piperbeltza. Azkenik, osagai guztiak nahastuko dituzue eskuen laguntzekin. Oso likido geratzen dela ikusi baduzue, gehi dezakezue irin pixka bat.
Puntu honetara iritsi behar zarete:
Jarraian, errezetaren lan dibertigarriena egiten hasiko zarete, hau da, izokin-bolak egiteko garaia heldu da. Kafeko koilara batekin orea hartuko duzue eta gero eskuekin, bola bat egingo duzue, eta berriz, beste bat, eta beste bat... orea bukatu arte.
Azkenean, izokin-bolak irinean bainatuko dituzue eta zartagin batean (olio beroarekin, noski) ipiniko dituzue, ondo frijitzeko, baina kontuz! Bi minutuekin nahikoa da!
Izokin-bolak eginak dauzkazuenean, saltsa prestatzen hasiko zarete. Hori egiteko, zartagin bat jarriko duzue sutan olioarekin eta beroa dagoenean, gehituko duzue bi irin koilarakada gehituko dituzue eta espatula batekin disolbatuko duzue. Hau gertatzen denean, saldako erdia gehituko duzue, eta, berriz, ondo nahastuko duzue. Poliki poliki, salda pixka bat gehituko duzue. Operazio hau errepikatzea
beharrezkoa da, desiratutako dentsitatea lortu arte.
Azkenik, bakarrik platera aurkeztea falta zaigu... Zer iruditzen zaizue horrela egiten baldin badugu?
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario