Kaixo Lagunak!! Orain dela
hilabete batzuk “Quiche Lorraine” izena zeraman errezeta bat azaldu nizuen.
Gogoratzen duzue? Bai, ezta? Beno, ba pentsatu dut gaur egun on bat dela beste
“Quiche” mota ezberdina azaltzeko.
Gaurko errezeta, nire jabeek “Blog de cuina de la Dolors” web orrialdean aurkitu zuten, hortaz, haiei ezer baino lehen bere idazleari eskerrak
ematea gustatuko litzaieke.
Beno, gaurko “Quiche” honi, izen
berezi bat ipini diot eta hau da: “Kuiatxo eta Brie gazta Quiche”.
Errezeta hau egiteko, nire
jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
Hostorezko - masa disko bat
2 Arrautza
Kuiatxo erdia
150 gr. Brie gazta
200 ml. Esne-gain
200 ml. Tomate xehatua
Tipula erdia
Olioa eta Gurin pixka bat
Gatza
Prest zaudete sukaldean sartzeko? Bai? Orduan, aurrera!!
Ezer baino lehen, aurretik
berotu ipini behar duzue labea (200 gradutara). Berotu bitartean, labeko molde
biribil bat prestatuko duzue. Moldea gurinaz pixka bat igurtzeko duzue
hostorezko masa ipini baino lehen. Ipini eta gero, hostorezko masa
sardexkarekin zulatu beharko duzue (egosi bitartean burbuilak egitea
saihesteko).
Hori eginda dagoenean, barazkiak
(kuiatxoa eta tipula) prestatu beharko dituzue. Kuiatxoa xerretan moztuko duzue
eta gero tipula xehatuarekin batera zartagin batean ipiniko dituzue, han utziz,
su ertainean denbora guztian, barazkiak ondo prestatu arte.
Beste zartagin batean, tomate
xehatua eta gatz pixka bat botako dituzue, sutan bost minutuz ipiniz (gutxi
gora behera).
Bitartean, katilu batean arrautzak
bota eta irabiatuko dituzue, tortilla bat prestatu nahi dugunean egiten dugun
moduan. Irabiatuak daudenean, esne-gaina gehituko duzue eta pixka bat nahastuko
duzue.
Jarraian, errezeta honen zatirik
dibertigarriena iristen da, orea betetzea. Beno, hori egiteko, oinarrian
ipiniko duzue tomatea, goian, kuiatxoa eta brie-gazta eta, azkenik, dena
estaltzeko arrautza irabiatuak eta esne-gaina ipiniko dituzue.
Azkenean, labean egosi zuten orea (30 minutu, gutxi gora
behera, 180º-ekin) moldeko gainezka gatzatzeko eta hostorezko – masa egosteko. Egosien
azken bi minutu, gainerretzailea ipini zuten, eta platera, horrela geratu zen:
Ez daukazu jateko gogorik ?
No hay comentarios:
Publicar un comentario