2018-03-18

Koko esneko bizkotxo



Denbora luze baten ondoren, gaur zuen gosariak edo askariak pixkatxo bat pozteko asmoarekin itzultzen gara. Horretarako, gaur oso erraza, harroa eta atsegingarria den errezeta bat proposatzen dizuegu, bere izena “Koko esneko bizkotxo” izanik.

6 edo 8 anotako bizkotxo bat egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g Irin
150 g koko-esne
100 g gurin (giro tenperaturan)
150 g glas azukre
2 arrautza
8 g legamia

Hasteko, labea 180 gradutara berotzera jarriko dugu. Bol handi batean irina (pikortsua baldin bada, bahetu beharko duzue),  azukrea eta legamia jarriko ditugu. Jarraian, dena ondo osatuta egon arte nahastuko dugu. Prest dagoenean, koko-esne erdia eta gurina gehituko ditugu eta irabiagailuaren laguntzarekin dena irabiatuko dugu krema homogeneo bat lortu arte.

Beste bol batean, arrautzak eta gainerako esnea irabiatuko ditugu. Dena irabiatuta dagoenean, nahasketa hau oreari pixkanaka-pixkanaka gehituko diogu erregularki irabiatuz. Behin osatuta dagoenean, laberako egokia den moldea hartuko dugu eta ondo koizpeztatuko dugu. Orea moldera pasatuko dugu eta edukia finkatu denean, labean 30 minutuz sartuko dugu (minutu pare bat lehenago egosketa kontrolatuz zotz baten laguntzarekin).

Hona hemen gure emaitza:

Koko esneko bizkotxo errezeta
Koko esneko bizkotxo


Arrakasta bermatzen dugu!

On egin!!