Gaur ohetik
altxatu naiz gogo gutxiekin, beraz uste dut errezeta historiko bat
berreskuratuko dudala... bai. Beno, agian ez da errezeta historiko bat, baina
gutxienez, nire jabeek normalean errezeta hau etxean egiten dute.
Oso erraza da,
eta gehiago oso antzekoak diren beste batzuk egin badituzue. Txoko honetan
honako batzuk azaldu dizkizuet, adibidez: “Quiche Lorraine”, “Kuiatxo eta Brie gazta Quiche”.
Bai, asmatu
duzue, gaurko errezeta quiche mota berri bat da. Gainera, izokin ketua darama,
meh meh meh !! Nire jabeek “Izokin eta porruak quiche” deitzen diote.
Errezeta hau egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
Hostorezko - masa
disko bat
2 Arrautza
200 ml. Esne-gain
100 gr. izokin
ketua
2 Porrua
Olioa
Gatza
Ezer baino lehen,
aurretik labea 200 gradutara berotu behar duzue. Berotzen den bitartean, labeko
molde biribil bat hartuko duzue. Hartan hostorezko masa ipiniko duzue eta, hori
eginda daukazuenean, hostorezko masa sardexkarekin zulatuko duzue (egosten den
bitartean burbuilak egitea saihesteko).
Hori eginda
daukazuenean, porruak moztuko dituzue eta zartagin batean ipiniko dituzue, han
utziz, su ertainean denbora guztian, ondo prestatuak egon arte. Minutu pare bat
falta direnean (gutxi gora behera), esne-gaina gehituko duzue, egosi arte sutan
uzten.
Bitartean, katilu batean arrautzak irabiatuko dituzue, geroago izokin ketua
txikitua gehituz, tortilla bat prestatu nahi dugunean egiten dugun moduan.
Irabiatuak daudenean, zartaginaren edukia gehituko duzue, guztia pixkatxo bat
nahasten.
Jarraian, moldea
betetzea egokituko da. Beno, hori egiteko, bakarrik katiluaren edukia (arrautza
irabiatuak, izokina, porrua eta esne-gaina) bota beharko duzue moldean.
Azkenean, nire
jabeek labean egosi zuten orea (25 minutu, gutxi gora behera, 180º-ekin).
Quiche-a, horrela
geratu zen:
Goxo goxoa
zegoen, edo, gutxienez, haiek hori esan zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario