Aupa! Hemendik
nabil berriro, oraingo honetan denbora gehiegi pasatzen utzi gabe, noski,
oporrak historiara pasatu direnez... beno, beharbada hobeto erpeen artean
ditudan errezetekin eta kritikekin jarraitzen baldin badut... gaur errezeta baten
txanda da.
Nire azken
sarreran esan zintuztedan bezala, pasa den uztailean, nire jabeek Madrilgo
“Divina la Cocina ”
jatetxea aurkitu zuten eta, honi esker, plater bat ezagutu zuten, harrezkero noizean
behin etxean jaten dutena, eta nik gaur, hemendik azalduko dizuet.
Arraroa irudituko
zaizue, baina gaurko errezeta... barazki errezeta bat da, hori bai, nahiko
berezia. Errezeta honi “Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta
ahuntz-gaztarekin” deitzen diote nire jabeek. Oso erraza da, ikusiko duzue.
Nire jabeek
hurrengo osagaiak erabili zituzten (2 pertsonentzat, noski):
400 gr. lekak
Urdaiazpiko
iberikoko xerra bat
4 xerra
ahuntz-errulo batetik
Olioa
Gatza
Ikusiko duzuenez,
azkarrak, errazak eta batez ere, onak dira.
Hasteko, eltze
bat jarriko duzue sutan urarekin eta gatz pixka batekin. Ura irakiten hasten denean,
leka moztuak gehituko dituzue. Lekek 12 minututan egosiak egon beharko dira.
Bitartean,
urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz erruloko xerrak ondo txikituko dituzue.
Azkenean, zartagin
bat jarriko duzue sutan olio apur batekin. Olioa beroa dagoenean, urdaiazpikoa
ipiniko duzue, eta minutu batez salteatuko duzue.
Lekak eginda
daudenean, plater batean botako dituzue eta haien gainean, urdaiazpiko iberikoa
eta ahuntz gazta banatuko dituzue.
Ez da zaila,
ezta?
Horrela geratu
zitzaien:
No hay comentarios:
Publicar un comentario