2012-11-16

Patata tortilla hostore-gabardinarekin


Errezeta guztiak ez ditut aurkitzen modu berean. Oraingo honetan, Olgaren blogatik nabigatzen nengoen bitartean zerbait berezi ikusi nuen… patata tortilla  berezi bat zen. Lehen begirada eman nionean liluratuta geratu nintzen eta nire jabeei azaldu nienean haien begiak plater bat bezain handiak ipini ziren.

Argi eta garbi dago, nire jabeek tortilla hau egitea erabaki zuten. Errezeta honi “patata tortilla hostore-gabardinarekin” deitzea erabaki zuten nire jabeek.

Tortilla hau egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

2 Hostorezko masa (disko baten forma duena)
4 Arrautza
3 Patata ertainak
½ Tipula (bakoitzaren arabera)
Esne koilarakada bat
Gatza
Olioa

Ezer baino lehen, labea 200 gradutara berotu beharko duzue. Berotzen den bitartean, labeko molde biribil bat hartuko duzue eta, hemen bertan, hostorezko masa bat ipiniko duzue.

Hurrengo pausuan, patatak lumatu eta moztuko dituzue karratutxoetan. Segidan, zartagin bat olio askorekin ipiniko duzue su gogorrean, olioa berotu behar baita. Olioa tenperatura altua lortu duenean, sua jaitsiko duzue eta patatak zartaginera botako dituzue, pixkanaka - pixkanaka egosteko.

Patatak egosten diren bitartean, tipula moztuko duzue eta, minutu batzuk pasa eta gero, zartaginean sartuko duzue, patatekin batera.

Bitartean, arrautzak bol batean irabiatuko dituzue, gatz pixka bat gehituz. Patatak prest daudenean, hau da, eginak, baina bigunak (ezin dute krazka egin), eta tipula karamelatua, guztia arrautzak dauden katiluan sartuko duzue, guztia segidan irabiatuz.




Jarraian, lehen pausuan aipatu dugun moldea hartuko duzue (bai, hostorezko masa ipinita daukana) eta bolaren edukia barruan botako duzue, guztia ondo zabalduz hostorearen gainean. Hori eginda daukazuenean, beste hostorezko masa bat zabalduko duzue moldearen gainean eta eskuekin itxiko duzue hostorezko masa bat bestearekin.

Bakarrik gauza bat falta zaizue, patata tortilla labean sartzea (labea aurretik berotu eta gero, noski). Patata tortilla 25 minutu egon behar da labean, 180 gradutara ipinita.

Argazki honetan ikusi dezakezue lortutako emaitza:




On egin!!

No hay comentarios: