2018-12-10

Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin


Janariaz hitz egitea eta “tarta” izena daramatzan zerbaitengatik hitz egitea postre atsegingarri batean pentsatzea da pertsona gehienentzat. Hala ere, eta bizitza honetan gertatzen zaizkigun gauza guztiak goxoak ez direnez gaur esparru honetan tarta gazi baten errezeta azalduko dizuegu. Errezeta honekin, afariren bat konpontzeaz gain, pertsona bati baino gehiago zoratzea lortuko dugu. Esparru honetako kideak ipini diogun izena “Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin” da.

Gaurko errezeta frantziar jatorria daukaten “Quiche” pastelekin erlazionatuta dago, nahiz eta bai bere orea baita bere osagaiak ere desberdinak izan (samar etxekoagoak dira). Errezeta hau prestatzeko hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

5 brik pasta orri
2 arrautza
2 Golden edo Granny Smith sagar
50 g hirugihar
50 g Idiazabal gazta birrinduta
Tipula bat
200 ml esne krema
Olioa (edo gurin pixka bat)

Hasteko, labea berotuko dugu 160 gradutara. Berotzen den bitartean, laberako egokia den molde biribil bat bilatuko dugu (batzuei 24-26 diametro-zentimetro). Moldearen barnean brik pasta orri bat jarriko dugu eta olioarekin margotuko dugu (edo urtutako gurinarekin). Hori eginda dagoenean, akzio hau errepikatuko dugu lau aldiz. Labea beroa dagoenean, moldea sartuko dugu eta 10 minutuz utziko dugu barruan. Denbora honetan pasatuta labetik aterako dugu eta erreserbatuko dugu.

Ondoren, sagarrak zurituko ditugu, bihotza kenduko diegu eta dadoetara moztuko ditugu. Moztuta daudenean, zartagin bat sutan jarriko dugu olio-zurrusta batekin eta minutu batzuk su leunetara utziko ditugu, eta poliki-poliki tipula julianara moztuta eta hirugiharrera dadoetara moztuta zartaginera gehituko ditugu.

Osagaiak prestatzen diren bitartean, bol bat hartuko dugu eta arrautzak ondo irabiatu ditugu aparra lortu arte, esne-krema gehituko dugu eta bi osagaiak ondo integratzeko nahasketa berriro irabiatuko dugu. Behin eginda dagoenean, osagaiak erreserbatuko dugu.

Sagarrak eta tipula prest daudenean, lehen prestatu dugun nahasketarekin nahastuko ditugu, segidan guztia ondo irabiatuz. Azkenik, Idiazabal gazta birrindua gehituko dugu eta guztia azken aldiz irabiatuko dugu.

Amaitzeko, moldean nahasketa jarriko dugu eta labean sartuko dugu, han 160 gradutara prestatzen 25 minutuz utziz. Denbora hau pasatu eta gero, guztia epeltzen utziko dugu, lortuko dugun emaitza honakoa izanik.

Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin
Sagar tarta hirugiharrarekin eta Idiazabal gaztarekin


Sinpleki atsegingarria. Afari baterako perfektua da edo, nahi baduzue, formatu txikian zerbitzatu ahal duzue familiarekin edo lagunekin partekatzeko asmoarekin. 

On egin!