2011-02-05

Pastel-krema

Buahh!! Nola gustatzen zaizkidan goxoak! Eta etxekoak, gehiago. Eskerrak, azkenean nire jabeek eremu hauetan aurreratu egin dute pilo bat. Agian txalo bat edo miazkada bat merezi dute. Uste dut, nire kasuan miazkada aukeratuko dudala, meh meh meh!!

Erregeen-opila prestatzen bitartean, beste goxo bat egiten saiatu ziren: pastel-krema. Goxo hau egin zuten lehendabiziko aldia izan zen, baina ez zen nabaritzen. Ains!! Uste dut askotan gozatuko dudala...

Hurrengo osagaiak erabili zituzten pastel-krema prestatzeko:

½ lt. Esnea
150 gr. azukrea
4 arrauts gorringo
2 Arto-irin koilarakada
2 Limoi-oskola
1 Kanela-zotza
1 Banilla-zotza (aukerako)


Hasteko, suan kazola bat ipini behar duzue esnea berotzeko. Bitartean, bol batean azukrea eta gorringoak ipiniko dituzue ondo irabiatzeko. Kazolan limoi-oskolak, kanela-zotza eta banilla gehitu behar dituzue irakin baino lehen.

Esnea irakite-puntura iristen denean, esnetatik limoi-oskolak, kanela-zotza eta banilla kendu behar dituzue. Azkenik, kazola su baxuan minutu pare bat gehiago utzi behar duzue. Gero, kazolatik burruntzali (cucharón) bat banatu behar duzue gorringoen bolara gehitzeko. Egina dagoenean, gelditu gabe eragin behar duzue, ore uniforme bat lortzeko.

Orea lortzen duzuenean, kazolara bota behar duzue eta berriz, su geldoan ipini etengabe eragiten, orea loditu arte.

Geroago, haiek sutik kazola kendu zuten eta orea bol batean ipini zuten hostatzeko. Bola hozkailuan jarri baino lehen film-papera orea ukitzen ipini zuten.

Begira ezazue, horrela geratu zen:


Eta hemen daukazue beste aplikazio bat:



Ea noiz pastel-krema egiten duten berriro... ains... gogoa badaukat!!!

1 comentario:

carmen dijo...

hau bai dela ona, agate deunako erregeen-opila..., asko gustatzen zaizkigu etxeko postreak, amak asteburuero egiten du eta (sagarrez egindako pastela bereziki).