Gaur zerbait
berezia daukagu ospatzeko. Bai, irakurtzen ari zareten posta da nire 50.
sarrera txoko honetan. Buahh!! Nahiz eta orain dela hiru urte hasi, ez da
erraza sarrera kopuru hau lortzea, gutxienez nik ez nuen espero, baina beno,
dibertigarria da idaztea eta gainera, denbora pasa ahala norbaiti lagundu
baldin badiot, apeta hau merezi du. Ez duzue uste?
Beno, egokiera
hau ospatzeko, errezeta berezi bat azaltzea pentsatu dut, arrainarekin noski,
gainera arrain bikain batekin, zapoa.
Gaurko errezeta “itsasoa
eta mendia” batzen ditu. Horregatik, izen bezala "Zapoa biribilki
hirugiharrarekin" ipini diot.
Nire jabeek
hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat, noski):
Zapo buztan bat
6 hirugihar xerra
Uraza hainbat
mota
Tipula
Piperbeltz ehota
Soja saltsa
Errezeta hau
gauza bat baldin bada, garestia da, baina beste gauza bat haren alde dauka eta
hau da, oso erraza dela (eta goxoa, ains!!! ).
Beno, hasteko,
saltsa bat egin behar duzue, saltsa leun bat tipula eta soja saltsarekin. Hori
egiteko, tipula txikituko duzue eta zartagin batean ipiniko duzue ondo sueztitzeko
su txikitan. Hori lortzen duzuenean, soja saltsa koilarakada pare bat gehitu
beharko dituzue.
Gero, tipula
jarri behar duzue irabiagailuaren edalontzian eta irabiatuko duzue saltsa
krematsu bat lortu arte.
Puntu honetan,
hirugihar xerrak zabalduko dituzue eta koilara batekin, tipula saltsa hedatuko
duzue xerren gainean (bai, marmelada ogiaren gainean bezalakoa).
Hori eginda
daukazuenean, zapoa kubotan zatitu beharko duzue eta kubo bakoitza xerra baten
gainean ipiniko duzue eta kontuz, bilduko eta lotuko dituzue xerrak zotz baten
laguntzarekin.
Ez da zaila,
ezta? Beno, orain bakarrik urrats bat falta zaizue, janaria egitea. Hori
egiteko, zapo kuboak zartagin batean ipiniko dituzue eta suan utziko dituzue
minutu pare bat bakarrik alde bakoitzeko (hirugihar ondo erretzeko).
Azkenean plater
batean kuboak aurkeztuko dituzue. Nire jabeek urrats hau egiteko, entsalada bat
erabili zuten, horrela:
No hay comentarios:
Publicar un comentario