Urtero, nire
jabeek gauza bera egiten didate... haiek jatetxe batera doaz eta nire biboteak
eta ni etxean geratzen gara, bakardadean nire pentsu maitatuarekin batera.
Aitzakia? Bere urtebetetzea ospatzea (ona da, ezta?), noski. Ai ama…
Beno, aurten jatetxe berri bat (haientzat)
aukeratu zuten. Bere izena “Muskari” da, eta Gasteizko Urriaren Hamabiaren
kaleko hamabigarren zenbakian kokatuta dago.
Jatetxea txikia, polita eta modernoa da: jangelak
berrogei bat mahaikoentzat edukiera dauka, zuria, beroa eta ondo argituta. Hasieran,
nire jabeak oso eroso sentitu ziren...
Jatetxeak bi dastapen menu dauzka desberdintasun
txiki batzuekin haien artean, taldeetarako bat (lau pertsona baino gehiagorentzat),
eta muga hau ez daukan beste bat. Bere prezioa 28.5€koa da (BEZa ez dago sartuta).
Haiek, noski, dastapen menua aukeratu zuten eta
hurrengo platerak frogatu zituzten:
Hasierakoak:
Urdaiazpiko iberikoa. Primeran zegoen, biboteak milikatzeko, meh
meh meh!!
Hostorezko txangurroz eta antxoez betetako
lasagna hotza. Harrigarria! Ziur aski afari osoko platerik onena!.
Hegazti eta foie kaneloia onddo saltsarekin. Izena
iradokitzailea da, baina haien artean ez ziren ados ipini. Joanen arabera oso
plater berezia eta goxoa zen, baina Josebaren iritziz plater horren zaporea
distiratzen zuen bereziki… inondik ez zuelako topatu.
Plater nagusia:
Ahate konfita laranja saltsarekin eta patata
bioletekin. Plater hau gau horretako desengainurik handiena izan zen, saltsen
zaporeak oso onak zirelako, aurkezpena oso zuzena baina ahatea gehiegi eginda
zegoen guztiz lehorra zegoelako. Hau nire jabeentzat oso garrantzitsua da,
ahatea oso gustuko daukatelako, baina ez zuten espero jatetxe honetan topatu
zutena, haragi lehorra zerbitzatzea kriston akats larria delako.
Postreak:
Nire jabeek menuko postreak (etxeko gozokiak)
aldatzea erabaki zuten, deabru horiek “Hilketa txokolateagatik” eskatu zuten,
eta kontatzen duten arabera... plazerez hiltzeko modukoa zen (grrr....
kabroiak!!!)
Nire jabeei “Muskari Jatetxea” gustatu zitzaien,
baina ez guztiz gomendatzeko, ahatearekin egindako hutsagatik batez ere. Haien
arabera, sukaldeko hutsa horrek afari guztia okertu zuen, batez ere kontuan
izanda jatetxea merkea ez dela (kartaren plateren prezioak 12 €tatik gorakoak
dira).
Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, beheko
aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta telefonoa (gordetzea
ezinbestekoa dela gogora ezazue, oso jatetxe arrakastatsua da eta!!).
01003 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 29 11
61
No hay comentarios:
Publicar un comentario