2017-03-05

Ziazerbako eta gaztako Boreka



Gaurko sarrerarekin gure bidai gastronomikoekin jarraituko dugu, otomandar inperioa bisitatuz. Horretarako, gaur ziazerba eta feta gaztako “Borek” bat nola prestatzen den azalduko dizuegu.

Errezeta hau ijito beso baten antza daukala esan dezakegu. Hala ere, ziazerben eta feta gaztaren arteko konbinazio mundiala da, bere arima mediterraneoarekin batera, errezeta begetariano honen ezaugarririk nabarmenena.

3 edo 4 anoentzako, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

400 g ziazerba
100 g gazta feta
50 g gurina pomadan
8 filo pasta orri
Arrautza bat
Baratxuri atal bat
Olioa

Hasteko, olio-koilarakada pare bat zartagin batean jarriko ditugu. Olioa apur bat berotu denean, xerretara moztutako baratxuria gehituko dugu, minutu pare batez berotzen utziz. Denbora hau pasatu eta gero, baratxuria gordeko dugu eta zartaginean lehen bota dugun olioarekin ziazerbak prestatuko ditugu.

Ziazerbak suheztitu eta gero, sutatik kenduko ditugu segidan zati txikietan mozteko. Jarraian, feta gazta birrinduko dugu, erreserbatuz.

Geroxeago, filo pasta orri bat zabalduko dugu azal leun baten gainean gurinaz margotzeko. Hori egin eta gero, margotutako orria beste batekin estaliko dugu eta gazta eta ziazerbak apurka-apurka gainetik banatuko ditugu. Prozesu hau bitan errepikatuko dugu, bi pasta filo orri gehiago beharrezkoak izango direlako. Azkenik, ertzak tolestuko ditugu eta masa ijito-beso bat izango balitz bezala bilduko dugu. Azkenik, soberan izan ditugun orriak gurinarekin margotuko ditugu gure errulora gehitzeko asmoarekin, hau sendoagoa izan dadin.

Erruloa labean ipini baino lehen gure erruloa margotuko dugu arraultza erabiliz. Labea 180 gradutara iristen denean besoa sartuko dugu eta han utziko dugu urreztatu arte.

Hona hemen emaitza posible bat:



Borek-a konbinazio pilo bat onartzen ditu… goxoa, gazitua, pasta filoarekin edo hautsitako masarekin, etab.

On egin!!

No hay comentarios: