Afaltzeko plater bat aurkitzea zaila da, are gehiago azkarra eta zaporetsua izatea nahi badugu. Horregatik, “Quiche” errezeta aurkitzen genuenean, mundu berri bat ireki zen gure aurrean.
Azkenaldi honetan, plater honen bariante asko dastatu ditugu, adibidez: lau gaztakoa, izokin eta porruzkoa, kuiatxo eta brie gaztakoa edo Lorraine izenekoa, guztien artean ospetsuena. Guztiak antzekoak, guztiak desberdinak,
guztiak bereziak.
Gaur, segur aski guztiko errezetarik bereziena azalduko dizuegu, bi kontraste zaporerekin. Gaurko errezeta da: “Udare eta Gorgonzola gaztako quiche”.
Bertsio hau egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
Hostorezko masa disko bat
2 arrautza
2 udare konferentzia
100 gr Gorgonzola gazta
200 ml esne-gain
Olioa edo gurin pixka bat
Gatza
Ezer baino lehen, labea berotuko dugu (gutxi gorabehera 200 gradutara).
Berotzen den bitartean, labeko molde biribil batean hostorezko masa diskoa
ipiniko dugu eta, hori eginda daukagunean, hostorezko masa zulatuko dugu
sardexka baten laguntzarekin.
Hori eginda daukagunean, gazta zatitxoak txikituko ditugu, segidan hostoreagatik
banatzen hasteko. Gero, udareak zuritu eta kubo txikietara moztuko ditugu eta,
gaztarekin egin dugun moduan, hostoreagatik banatuko ditugu.
Bitartean, katilu batean arrautzak botako eta irabiatuko ditugu, tortilla
bat prestatzea nahi izango bagenu bezala. Irabiatuak daudenean, esne-gaina
gehituko dugu eta pixka bat nahastuko dugu. Azkenean, nahasketa hori hostorearen
gainean gehituko dugu.
Azkenik, labean egosiko dugu orea, gutxi gorabehera 25 minututan zehar, 180
gradutara.
Hemen daukazue emaitza posible bat:
Benetan, plater hau oso desberdina eta dibertigarria da. Dasta ezazue!!
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario