Uste dut, denok
dakigula arrautza frijitu bat nola prestatzen den, ezta? Ah, ez? Beno, ba gaur arrautza
frijituak prestatuko ditugu, baina zerbait ikasteko, errezeta pixka bat
aldatuko dugu: arrautza puskatuak urdaiazpiko txirbilekin prestatzera joango
gara, nahi baduzue, noski.
Hurrengo osagaiak
erabiliko ditugu (bi pertsonentzat, nola ez):
4 Arrautza
2 Patata handia
2 Urdaiazpiko
xerra
Gatza
Olioa
Lehenengo urratsa
da patatak zuritzea. Hori eginda, patatak garbitu eta makilatxoetan moztuko
ditugu. Bitartean, zartagin bat olio askorekin sutan ipiniko duzue, olioa
berotzeko.
Olioa beroa
dagoenean, patatak ipiniko dituzue eta han utziko dituzue ondo urreztu arte. Ez
zarete ahaztu behar patatak noizean behin nahasteaz. Beno, frijigailu bat baldin
badaukazue, zuek ikusi, meh meh meh!!
Beno, patatak urreztatuak
daudenean, erretilu batean ipiniko dituzue. Gero, urdaiazpiko xerrak moztu eta
pataten gainean jarriko dituzue. Erraza, ezta?
Ba al dakizue zer
den falta zaizuena? Oso ondo!! Arrautzak frijitzea!! meh meh meh!!
Arrautzak
frijitzeko, zartagin bat olio askorekin jar ezazue sutan. Olioa beroa dagoenean,
arrautza bat bota zartaginean (kontuz, oskolarik gabe!!) gatza pittin batarekin
eta suan utziko duzue arrautza ondo frijitu arte. Hori gertatzen denean,
arrautza kenduko duzue sutik espatula batarekin eta pataten gainean arrautza
frijitua jarriko duzue. Urrats hori egin beharko duzue arrautza bakoitzarekin.
Bakarrik gauza
bat falta zaizue errezeta amaitzeko, arrautzak puskatzea. Nola? Beno, metodo
pilo bat daukazue, baina nire jabeek bi koilara erabili zituzten. Bai, ondo
irakurri duzue... koilarekin arrautzak moztu zituzten eta gero guztia nahastu
zuten.
Platera horrela geratu
zen:
Arrautza puskatuak urdaiazpiko txirbilekin |
Ez dira “Casa Lucio”n eskaintzen dituzten arrautza
puskatuak, baina arrautza puskatuak bikainak dira ere bai, eta gainera,
merkeagoak!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario