2011-12-13

Donostiatik pintxoak jaten


Galdetzen ba dizuet ea zein den Euskadiko lekurik onena pintxoak jateko, ziur aski gehienak erantzungo didazue Donostia dela. Nik ez dakit, baina lekurik okerrena ez dela uste dut.

Etxean askotan entzuten dut: “goazen pintxo potera?”, edo “zer goxoa zen Usokariko pintxoa!!” . Bai, nire jabeei  pintxoak asko gustatzen zaizkie, eta gainera Gasteizen taberna batzuk ezagutzen dituzte pintxo onak jateko, baina noski, jendearen arabera ez da gauza bera Gasteizen pintxoak jatea Donostian egitearekin, Gipuzkoako hiriburuan zerbitzatzen dituzten pintxoak hoberenak direlako eta kitto.

Hori frogatzeko, pasa den asteburuan nire jabeak Donostiara joan ziren. Aitzakia beste bat izan zen, baina beno, Haizearen Orrazia, Kontxa hondartza, Urgull muturra eta Zurriola hondartza ikusita zeuzkatenean, Parte zaharraraino joan ziren Donostia gastronomikoa begiztatzeko.

Egia esateko, Donostian ibilaldi gastronomiko batzuk daude, adibidez: Gros eta Zurriola guneetatik dagoen ibilbidea, Alde Zaharretik topatu dezakeguna, eta abar. Nire jabeek ibilbidea “pertsonalagoa” egin zuten, eta nik gaur azalduko dizuet (hau irakurri nahi baldin baduzue, noski):



Alde zaharraren bihotzean kokatuta dago. Jatetxea bi giro dauzka, alde batean jantokia topatu dezakegu eta bestean, berriz, pintxo mordoa barra handi batean ipinita. Nire jabeak tabernara joan zirenean, jendearen beteta zegoen eta horrek arazo handi bat atera zuen... tabernaren giroa ez zen oso aproposa bazkaltzeko (zarata handia eta bultzada asko izan ziren). Azkenean nire jabeek hurrengo pintxoak dastatu zituzten:

  • Bakailao - krepa: zelako zapore ona zeukan! Bakailaoa freskoa zen, benetan berezia… ai ama, nik nahi dut pintxo hau dastatu!!
  • Foie “pintxoa” plantxan prestatuta:  nahiz eta txikia izan, bere zaporea primerakoa zela diote nire esklaboek.

Bi pintxo jateko, eta bi “zurito” edateko (edalontzi txiki bat garagardoa) 7.10 €-gatik.  


Zaguan Taberna


Taberna apala eta txikia. Eguneko menua eskaintzen dute tabernaren arduradunek, baina beno, hemen hitz egingo dut pintxoei  buruz, meh, meh, meh!! Taberna honetan pintxo batzuk zeunden, baina egia esateko, denak, oso sinpleak ziren (txakarekin, arrautzarekin, frijituak,  patata tortilla, eta abar). Nire jabeek hurrengo pintxoak jan zituzten:

  • Gazta kaneloi bat barazkiarekin
  • Patata tortilla
  • Izokin ketuaz egindako bi pintxo (ezberdinak)

Eta noski, edateko, bi “zurito”. Denak, 10.00 €-gatik … gaien iritzia entzun ostean, uste dut ez duela merezi toki hau bisitatzea.


Sport Taberna


Oso berezia da taberna hau, bai bertan topa dezakegun giroagatik, baita bere pintxo barragatik ere. Agian, bakarrik arazo txiki bat topatu dezakegu: bakarrik hiru mahai dauzka, eta jendea kalera atera behar da pintxoak jateko, eta hori  noski, uda baldin bada primeran egongo zarete, baina negua baldin bada… uff. Baina beno, blog honetan idazten ditudan kritikak janariari buruzkoak dira, ez eguraldiari buruz (nahiz eta niri eguzkia asko gustatu, meh, meh, meh!!!).

Sport tabernan, nire jabeek dastatu zituzten:

  • Boletus krepa:  Zelako zaporea zeukan!! Goxoa, beroa… buahh!! Dudarik gabe, primeran zegoen.
  • Gazta kroketoi bat :  Beste aurkikuntza bat, gutxienez oso zaporetsua eta oso ondo egina, noski.
  • Tomate arrautzeztatua: Bitxia, pixka bat sinplea, baina oso ona.

Beti bezala, nire jabeak pintxoak lagundu zituzten zuritoekin, eta guztira 8.10 € ordaindu zituzten.


Nagusia Lau Jatetxea



Zelako ustekabea izan zuten jatetxe honekin, eta gainera, ustekabe hori txarra izan zen!! Pintxo barra? Beno, oso ondo zegoen, gainera pintxo batzuk itxura oso ona zeukaten, ondo prestatuak eta nahiko ondo aurkeztuak baina… arazo handi batekin topo egin zuten nire jabeek: prezioa. Apartekoa zen!! Pintxo gehienak 2.40€ bakoitza balio zuten eta batzuk 3.90€

Ez duzue sinesten?? Ba… begirada bat eman faktura honi:



Bai…. Pintxoak (Bakailao – kroketoia, ganba biribilkitxoa eta urdaiazpiko ogitarteko txiki-txiki bat) primeran zeuden, baina nire jabeen arabera ez du merezi joatea, prezio horretan leku asko aurkitzea posiblea delako.

Donostian aukera asko dauzkazue pintxo batzuk hartzeko, eta gehienak oso ondo daude, baina kontuz, Donostiako hiria garestia delako eta aitzaki horrekin leku batzuk onura lortu nahi dute…


No hay comentarios: