Gaur zerbait berezia egingo dugu, blog hau sortu zenetik hau da Joan eta
Josebaren lehendabiziko aldia ordenagailuaren teklatuaren atzealdean, hau da,
Nissiren jabeen estreinaldia, zuei azaltzeko azken 8 urte hauetan topatu dugun
errezetarik gogorrena.
Bai, badakigu oso arraroa dela, baina, gure ustez, merezi du gaur egingo
duguna egitea. Gure helburu bakarra blog honen inspiratzaileari omenaldi bat
eskaintzea da, gure Nissi maiteari, gaur agur esan digulako 8 urte eta gutxi
gurekin pasa eta gero, egun batetik bestera gibelean agertu zitzaion arazo
larri bat dela eta.
Momentu hauetan mindutak gaude, hutsik barrutik eta inongo animorik gabe,
gure kide txikia galdu dugulako. Gure kidetxoa, izugarri maite genuena, agur esan digula onartu behar dugu.
Gaur bizitzaz beterik dauden begitxo hauek betirako itxi dira, egun batetik
bestera eta espero gabe, gure Nissi maitea bere indarra eta aguantatzeko
gaitasuna adieraziz amaierara arte. Hori dela eta, txoko hau, gure bihotzekin
batera, pixkat hutsik gelditu da.
Ez dakigu oso ondo nola jarraitu txoko txiki honekin, hirurei izugarri
gustatzen zitzaiguna, ezta nondik joan behar garen ere, gure katuari esker
interneten sukaldaritzari buruz idaztea erabaki genuelako, sukaldean sartzen
ginen bakoitzean zerbaiten lanean hasteko bera handik bueltaka zegoelako, bere konpainia
oparituz guk zertan genbiltzan kuxkuxeatzen zuen bitartean.
Hau guztiagatik, gure jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita
ulermen pixkatxo bat izatea ere momentu gogor hauetan eskatzea ere, pixkatxo bat
deskantsatzeko aprobetxatuko ditugunak.
Nissi, eskerrik asko eman dizkiguzun gauza horiek guztiengatik, oso, oso
gutxi eskatuz horren truke.
Beti eramango zaitugu gure bihotzetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario