Ikusten ahal duzuen moduan, aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu ditugun
egun batzuk eta gero, hemendik bueltatzeko garaia dela uste dugu, hori bai,
gune pertsonalago batekin edo, beste era batean esanda, katu-itxura aldatuz bere
ordez gure irudia ipintzeko. Hori bai, jatetxeak bisitatzen jarraituko dugu,
baita plater goxoak, azkarrak eta errazak prestatzen ere. Gaur hemendik
aurkeztuko dugun platera, “Gourmet ogi txigortua Euskolabel hanburgesarekin”,
azken talde honetan sartuko dugu.
Oraingo honetan, gure ideia bi anoa prestatzea baldin bada, honako osagaiak
behar izango ditugu:
Ogi biribileko 2 xerra
200 gr. Euskolabel txahal xerra txikituta
Ahuntz gaztako 4 medailoi
Urdaiazpiko iberikoko 2 xafla
Anana xerra 1, fin fina moztuta
Tipulako 2 xafla
Sagar 1
6 txanpinoi
Gatza, olioa
Plater honen erraztasuna prestatzeko azkenean lortuko dugun emaitza bezain
ikaragarria da.
Hasteko, hornidura prestatuko dugu. Horretarako, sagarra zurituko dugu,
geroago karratu txikietan mozten, zartagin batean ipintzen olio pixka batekin
eta han utziz ondo prestatuak egon arte, baina zartaginera itsastea saihestuz.
Txanpinoiekin gauza bera egingo dugu, baina kasu honetan gatza eta piperra
botatzen.
Sagarra su txikitan dagoen bitartean, haragiari forma emango diogu eta,
horretarako, haragia gogor eutsiz bi bola egingo ditugu. Eginak daudenean, zapalduko
ditugu forma obalatua emanez, ogiaren ahalik eta zati gehiena estaltzeko
asmoarekin.
Aurreko gauzak egiten ditugun bitartean, plantxa berotzen ipiniko dugu eta,
bertan, ogia txigortuko dugu ananarekin eta tipularekin batera. Ogia txigortzen
hasten denean, plantxan ahuntz gaztako medailoiak ipiniko ditugu pixkat
berotzeko baina, hori bai, ezin dira desegin. Prestatuak daudenean, ogi
txigortuaren gainekaldean ipiniko ditugu eta, gero, anana xaflaren erdia.
Momentu honetara heltzen garenean, txahal hanburgesak plantxan ipini
beharko ditugu gatz pixkatxo batekin. Puntuan gustatzen baldin bazaizkizue, bakarrik hiru minutuz sukaldatuko ditugu alde bakoitzetik eta, segida, ananaren gainetik ipiniko ditugu.
Azkenik, zartagin batean urdaiazpiko iberikoa berotuko dugu eta, honekin,
platera muntatzen amaituko dugu. Lortu ahal diren emaitzen artean, hemen
daukazue aukera bat:
Zer nahiago duzue, ogi txigortu honekin geratzen zarete, ala McDonald’s era
joan behar gara?
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario