2013-10-06

Kuiatxo tortilla gainerreta


Bai, badakit, arraroa irudituko zaizue... oso arraroa, kuiatxo tortilla gainerreta bat!! Egia esateko, oso arraroa iruditu zitzaidan niri entzun nuen lehenengo aldian, baina etxean jatorri italiarreko errezeta honek beti arrakasta handia lortzen du. Eta noski, gaur azalduko dizuet.

Hurrengo osagaiak beharko dituzue (bi pertsonentzat):

4 arrautza
½ Kuiatxoa
2 Patata ertainak
½ Tipula (bakoitzaren arabera)
Esne koilarakada bat
Albaka, oreganoa
Gatza
Olioa

Ezer baino lehen, patatak lumatu eta moztuko dituzue karratutxoetan. Segidan, zartagin bat olio askorekin ipiniko duzue su gogorrean, olioa berotu behar baita. Olioa tenperatura altua lortu duenean, sua jaitsiko duzue eta patatak zartaginera botako dituzue, pixkanaka - pixkanaka egosteko.

Patatak egosten diren bitartean, kuiatxoa moztuko duzue eta minutu batzuk pasa eta gero, zartaginean sartuko duzue, patatekin batera. Minutu batzuk geroago, tipula moztuko dituzue eta zartaginean sartuko duzue.

Bitartean, arrautzak bol batean irabiatuko dituzue, gatz pixka bat eta esnea gehituz. Patatak prest daudenean, hau da, eginak, baina bigunak (ezin dute krazka egin), eta tipula karamelatua, arrautzak zartaginean sartuko dituzue osagai guztiekin. Segidan, sua jaitsiko duzue eta zartagina utziko duzue su motelan, 5 edo 6 minutu (tortillako aldeak egosten hasi arte).

Memento honetan, belar usaintsuekin eta gaztarekin hautseztatuko dituzue eta kontu handiz (kontuz kirtena sartzearekin plastikozkoa baldin bada!!) zartagina sartuko duzue labean gainerretzeko.




Ez dauka itxura txarra, ezta?

On egin!!

No hay comentarios: