2012-10-12

Liebster Saria


Ustekabe ederra izan nuen duela egun pare bat... Ez, nire jabeek ez ninduten eraman jatera jatetxe garesti batera (nahiz eta merezi) baina eguna poztu zidan mezutxo bat jaso izan nuen :) 

Saritu naute! Beno, niri ez, baina txoko txiki honi bai. Martak (“Cuina diari”-ren arduraduna) eman zidan. “Liebster Award” saria da. Esku-dirutan saririk ez dago, bakarrik blog txikiak ezagupenera emateko balio du (100 jarraitzaile baino gutxiago), baina ilusio galanta egiten du.

Funtsean, joko bat da katean. Nik 11 blogetara aukeratzen dut eta hauek beste 11 batzuetarako, eta horrela elkar ezagutzen ari gara.

Beno, hau da saria:





Jokoaren arauak dira:

  • 11 gauza zuri buruz azaltzea.
  • 11 gauza zuri buruz erantzutea.
  • 11 blog aukeratzea.
  • Izendatu zaituen pertsona jarraitzea.
  • Nominatu dituzun blog guztietatik, hiru bisitatzea.


Hau da:

11 gauza niri buruz azaltzea

  • 7 urte dauzkat.
  • Katalunian jaio nintzen, baina Gasteizen bizi naiz.
  • Nire etxeko katurik maitatuena naiz.
  • Jatea asko gustatzen zait, baina nire jabeek ez didate bere platerak probatzen uzten.
  • Jende faltsua gorrotatzen dut.
  • Erasota sentitzen naizenean, azazkalak erakusten ditut.
  • Pixkat alferra nahiz eta asko gustatzen zait etzanda egotea, sabela gorantz ipinita izanda.
  • Gutxi idazten dut, nahiz eta erregulartasunarekin egin.
  • Arraina asko gustatzen zait, baina txuletoi bat mainarik gabe jaten dut.
  • Pentsu anoa bat aldatzen dut abakando-arroz bategatik.
  • Zer gehiago jakin nahi duzu?

11 gauza niri buruz erantzutea

  • Nola definitzen zara? Ederra, dibertigarria…
  • Zein da zure plater gogokoena? Izokina, itsaskia, txuletoia… Gauzak normalak, ezta?
  • Sukaldea nahiago duzu edo janaria jatea? Jatea, noski.
  • Zeintzuk dira zure postreak gogokoenak? Tiramisua, nahiz eta txokolatea daramaten edozein postre onartu, dudarik gabe.
  • Zein da zure osagai gogokoenak? Edozein pasta.
  • Zein da egin duzun bidaiarik onena? Nik ez dut bidaiatzen, nire jabeak ez naute uzten hori egiten :(  baina haientzat Erroma izan da tokirik bereziena.
  • Zein da zure jatetxerik gogokoena? Oso zaila da, sukaldaritza mota bakoitza mundu bat delako... Beharbada, adibide moduan “L’Oliva jatetxea” jatetxe italiar bezala esango nizuen, eta jatetxe tradizional bat aukeratzekotan, “La Cocina de Plágaro”, biak Gasteiztarrak.
  • Haragia edo arraina, zer gustatzen zaizu gehien? Arraina, baina txuletoi bat eskaintzen badidate… ejem!!
  • Zein da gehien gogoko duzun gazta? Idiazabal eta ahuntz-erruloa.
  • Txokolate beltza edo esnearekin? Esnearekin.
  • Zein da plater txarrena dastatu duzun? Azalorea.

11 bloga aukeratzea

Dudarik gabe, niretzat hau da zatirik zailena… zuetako gehiengo batek 100 jarraitzaile baino gehiago dauzkazuelako!

Hala eta guztiz ere, eta asko pentsatu eta gero, aukeratu ditudan blog-ak honako hauek dira.


Beno ba, eskerrak eman eta gero, nik hemen uzten dut. Badakizue, hemen aipatutako norbaitek jolas txiki honekin jarraitu nahi baldin badu, aurrera!

1 comentario:

intxaurtsu dijo...

upssss.....Eskerrik asko nire blogaren izena emateagatik, benetan, ilusio itzela egin dit. Baina, nire arauen arabera ez dut horrelakoetan parte hartzen.... gainera, bloga oso abandonatuta daukat, ez baitut astirik idazteko. Dena den, ez pentsa jarraitzen ez dizudanik, isiltasunean, baina beti pantallaren atzean. Muxu handi bat