2012-02-29

Kuiatxoko minilasagna foiarekin


Nire jabeak normalean, Gabon egunak iristen direnean, plater berezi bat egiten saiatzen dira. Aurten, inspirazioa telebistatik atera zuten, “Hoy cocinas tu” saiotik hain zuzen ere.

Bai, orain dela hilabete batzuk, nire jabeek saio honetan prestatu zuten errezeta bati ikusi zuten: “Kuiatxoko gnocciak foiarekin”. Oso erraza iruditu zitzaien eta lotsarik gabe, errezeta moldatu zuten (hemendik, mila esker Eva Arguiñanori).  

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Kuiatxo handi bat
50 gr. foie freskoa
Gatza
Piperbeltza
Olioa


Lehenengo urratsa da kuiatxoa moztea (garbitu eta gero, noski), baina, kontuz! kuiatxoa luzetara moztu behar duzue, xerra oso meheak (3 edo 4 milimetro lodiera izan behar dute gehienez) izan daitezen. Xerrak eginak dauzkazutenean, gazituko dituzue eta, geroago, gordeko dituzue minutu batzuk.

Foiearekin kuiatxoarekin egin duzuena errepikatuko duzue, baina oraingo honetan lodiera 2 milimetrokoa izatea komenigarria da.

Hori eginda daukazuenean kuiatxoa galdarraztatuko duzue. Lapiko bat ipiniko duzue sutan, eta ura irakite puntura heltzen denean kuiatxoak barrura botako dituzue, han 2 minutuz utziz.

Memento honetan, lasagna aurkeztera pasatuko zarete. Lehendabiziko geruza kuiatxokoa izango da, bigarrena foiekoa, gero beste kuiatxoko geruza bat eta beste foieko geruza bat. Zer falta den? Ah, bai, azken geruza, meh meh meh! Eta hori, kuiatxokoa izango da.

Bukatzeko, zartagin bat ipiniko duzue sutan (oliorik gabe). Zartagina beroa dagoenean, lasagna bakoitza ipiniko duzue, eta han utziko duzue 2 minutu alde bakoitzeko.

Emaitza honako hau da.

Kuiatxoko minilasagna foiarekin


Ez dauka itxura txarra, ezta? Nik uste dut ezetz, eta gainera primeran dago lasagna hori, edo gutxienez hori esan zuten nire jabeek, baita gau hartan zeuzkaten gonbidatuek ere.

No hay comentarios: