Nahiz eta etxean entsaladak urte osoan zehar jan, udan da gehien gustatzen
zaizkigunean, eta berdin dio hotzak, freskagarriak edo epelak izatea.
Horregatik, errezeta hau aurkitu genuenean, etxean izugarrizko arrakasta izango
zuela jakin genuen.
Gaur aurkezten dizuegun errezeta arroz-entsalada klasikoaren modernizazioa
da, eta guk izen honekin bataiatu dugu: “Bihi osoko arrozeko entsalada
nektarinekin”.
Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu bi pertsonentzat:
150 g arroza (integrala eta zuria)
Nektarina bat
½ tipula gorria
½ piper gorria
½ piper berdea
150 g arto gozoa
Menda freskoko 5 hosto
Soja saltsa koilarakada bat
Oliba olia
Gatza
Hasteko, eltze bat jarriko dugu irakitera ur gaziarekin, arroza ura irakite puntura heltzen denean gehituz eta han 20 minutu inguru utziz. Denbora hau
pasatu denean, arroza xukatuko dugu, segituan hozkailuan gordetzeko.
Jarraian, piperrak moztuko ditugu kubo txikietara (gutxi gorabehera, zentimetro erdikoak izan behar dira). Eginda dagoenean, gauza bera egingo dugu
tipularekin eta nektarinarekin (noski, azala lehenago kenduz).
Behin osagai guztiak moztuta daudela, dena gehituko ditugu katiluan
arrozarekin eta ondo nahastuko dugu. Oliba olio eta soja saltsa koilarakada
batekin eta gatz apur batekin apailatuko dugu eta berriz, ondo nahastuko dugu.
Azkenik, hozkailuan gordeko dugu bola, handik ateraz aurkezteko ordua heldu
baino minutu batzuk lehenago.
Azken urratsa menda hostoak moztea da, jarraian arrozari gehitzeko eta
berriro guztia nahastuz amaitzeko.
Hau da emaitza posible bat:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario