Beno, beno, beno,
badakizue nire jabeei janari italiarra asko gustatzen zaiela, baina azken
bolada honetan zerbait arraroa gertatzen ari da etxean, ia-ia astero plater
italiar bat prestatzen dutelako. Aste honetan arrozari txanda egokitu zaio,
“rissotto”ari hain zuzen ere.
Errezeta pilo bat
daukate nire jabeek eta agian, poliki-poliki aurkeztuko dizkizuet , gaur
“Rissoto perretxiko eta neguko boilurrarekin” aukeratu dut. Hunkigarria, ezta?
Bi pertzonentzat
egin zutenez platera, haiek honako osagaiak erabili zituzten:
180 gr. “arboreo”
arroza.
15 gr. Neguko
boilurra
700 ml. Oilasko
salda (edo arrain salda)
Tipulin bat
Baratxuri-atal bat
100 ml. Ardo zuria
180 gr. Perretxiko
(edo txanpiñoi)
40 gr. Gazta
parmesanoa
Piper beltza
Olioa
Gatza
Hasteko arroza
garbitu behar duzue. Gero, baratxuri-atala eta tipulina lumatu eta zatitu behar
dituzue eta, hori eginda daukazuenean, perretxikoak (edo txanpiñoiak) garbitu eta zatituko dituzue. Bitartean,
salda sutan jarriko duzue.
Kazola batean,
olio zorrotada bat botako duzue. Beroa dagoenean, tipulina ipiniko duzue eta
han utziz ondo egosi arte. Memento horretan, ardoa, baratxuri-atala eta
perretxikoak gehituko dituzue.
Kazolako ardoa
lurrundu dagoenean, arroza eta gutxi gora behera saldaren herena gehitu beharko
duzue. Dirudienez, urrats hau garrantzitsua da, beraz, arreta ipini behar
duzue, soingaineko, errezeta egiten ari zarete... Salda ia desagertu denean, beste heren bat
gehituko duzue. Azken herena, gazta parmesanoa eta neguko boilur birrindua bota
beharko duzue.
Bost minutu
geroago, sua itzali eta kazola estali beharko duzue eta ia-ia “rissotto”a egina
egongo da... krematsua... zaporetsua ... hmmm!!
Ez da zaila, ezta?
Emaitza hau da:
Plater hau primeran dago, edo
gutxienez hori esan zuten bai nire jabeek, baita haien gonbidatuak ere.
3 comentarios:
Niri ere, zure jabeei beste gustatzen zait risottoa....ez zizuten zuri dastatzen utzi?
Nahiz eta itxura ona izan, uste dut esnegain pixka batekin emaitza hobea izango zatekeela.
Mila esker Urretxindorra iruzkinagatik :)
Esnegainak ukitu berezia ematen dio, baina guri rissotto-a esnegainarik gabe gehiago gustatzen zaigu :)
Publicar un comentario