2012-06-07

Ginza Teppanyaki Jatetxea - Vitoria-Gasteiz


Denbora luze bat Gasteizko "Ginza Teppanyaki" jatetxera joateko asmoarekin zeramaten nire jabeak, baina jatetxea nahiko garestia denez, ideia honi bueltak ematen zizkioten, gau berezi batean joatea nahiago zutelako. Gainera, jende pilo bat esan zien ez zuela merezi jatetxe honetara joatea, bere prezioa dela eta menuak hobeagoak izan beharko zirelako.

Badakizue nire jabeei japoniar jatetxeak asko gustatzen zaizkiela, horregatik noizean behin sukaldaritza japoniarra dastatzea aukeratzen dute. Horregatik, nahiz eta kontuan izan aurreko zatian azaldu dizuedana, azkenean jatetxe bisitatzea erabaki zuten.

Lokala Gasteizen kokatuta dago, Ignacio Diaz de Olano Kaleko Lehenengo zenbakian hain zuzen ere.

Jatetxeak menu batzuk dauzka:

Astegunetan:

Eguneko menua (10 eurok eta 15 eurok bitartean balio du).

Egunero:

Dastatzeko menua (23 €),
“Teppanyaki” menua (30.5 eurok eta 48.5 eurok bitartean balio du)
Menu inperiala (26 €).

Kasu guztietan, BEZa gehitu behar da, barne ez dagoelako.

Nire jabeek menu inperiala aukeratu zuten (dastatzeko menuan sartzen ziren plater asko dakartza, bestelako platerak beste batzuengatik aldatuz) eta azkenean hurrengo gauzak jan zituzten:

  • Oilasko eta ahuakate entsalada
  • Tenpura mistoa

  • Aingira “sushi”a
  • Atun “maki”a
  • Izokin “sashimi”a

  • Bigantxa solomoa (“Teppanyaki” platera)
  • Otarrainxkak (“Teppanyaki” platera)
  • Ahate lakatua barazkiekin
  • Tagliatelle finak salteatuak

  • Postrea


Egia esateko, nire jabeek asko jan zuten eta gainera, nahiko ondo. Entzun nuenaren bezala, osagai guztiak freskoak ziren, plateren aurkezpenak primerakoa zen…

Agian “Ginza Teppanyaki” Jatetxea ez da japoniar jatetxerik onena, baina Gasteizen ez daukagu beste aukerarik, beraz, “sushi” on bat jan nahi duzue, hau da zuen jatetxea hirian.

Joan baldin nahi baduzue, hor uzten dizkizuet bai helbidea, bai telefonoa:

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945 15 87 52




2012-05-07

Kuiatxo eta Brie gazta Quiche


Kaixo Lagunak!! Orain dela hilabete batzuk “Quiche Lorraine” izena zeraman errezeta bat azaldu nizuen. Gogoratzen duzue? Bai, ezta? Beno, ba pentsatu dut gaur egun on bat dela beste “Quiche” mota ezberdina azaltzeko.

Gaurko errezeta, nire jabeek “Blog de cuina de la Dolors” web orrialdean aurkitu zuten, hortaz, haiei ezer baino lehen bere idazleari eskerrak ematea gustatuko litzaieke.

Beno, gaurko “Quiche” honi, izen berezi bat ipini diot eta hau da: “Kuiatxo eta Brie gazta Quiche”.

Errezeta hau egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Hostorezko - masa disko bat
2 Arrautza
Kuiatxo erdia
150 gr. Brie gazta
200 ml. Esne-gain
200 ml. Tomate xehatua
Tipula erdia
Olioa eta Gurin pixka bat
Gatza

Prest zaudete sukaldean sartzeko? Bai? Orduan, aurrera!!

Ezer baino lehen, aurretik berotu ipini behar duzue labea (200 gradutara). Berotu bitartean, labeko molde biribil bat prestatuko duzue. Moldea gurinaz pixka bat igurtzeko duzue hostorezko masa ipini baino lehen. Ipini eta gero, hostorezko masa sardexkarekin zulatu beharko duzue (egosi bitartean burbuilak egitea saihesteko).

Hori eginda dagoenean, barazkiak (kuiatxoa eta tipula) prestatu beharko dituzue. Kuiatxoa xerretan moztuko duzue eta gero tipula xehatuarekin batera zartagin batean ipiniko dituzue, han utziz, su ertainean denbora guztian, barazkiak ondo prestatu arte.

Beste zartagin batean, tomate xehatua eta gatz pixka bat botako dituzue, sutan bost minutuz ipiniz (gutxi gora behera).

Bitartean, katilu batean arrautzak bota eta irabiatuko dituzue, tortilla bat prestatu nahi dugunean egiten dugun moduan. Irabiatuak daudenean, esne-gaina gehituko duzue eta pixka bat nahastuko duzue.

Jarraian, errezeta honen zatirik dibertigarriena iristen da, orea betetzea. Beno, hori egiteko, oinarrian ipiniko duzue tomatea, goian, kuiatxoa eta brie-gazta eta, azkenik, dena estaltzeko arrautza irabiatuak eta esne-gaina ipiniko dituzue.

Azkenean, labean egosi zuten orea (30 minutu, gutxi gora behera, 180º-ekin) moldeko gainezka gatzatzeko eta hostorezko – masa egosteko. Egosien azken bi minutu, gainerretzailea ipini zuten, eta platera, horrela geratu zen:




Ez daukazu jateko gogorik ?

2012-04-17

Barazki hostorea ganba marinatuekin


Nire jabeek afari edo bazkari berezi bat prestatu behar dutenean, beti entzuten dut esaldi berbera: “Eta… zer sarrerako platera prestatuko dugu?”.

Orain dela hilabete batzuk, interneten murgildu zirenean, erraza eta gainera erakargarria zen errezeta batekin topo egin zuten. Nola ez, nire jabe maiteek ideia hartu zuten, eta noski, nik hemen azalduko dizuet. Errezeta honi “Barazki hostorea ganba marinatuekin” izena ipini diot.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten (lau hostore egiteko):

Hostore-fresko ore bat
2 Tomate
2 Tipulin
Kuiatxo bat
12 Ganba
Limoi bat
Olioa
Erromero freskoa
Piperbeltza
Gatza


Lehendabiziko urratsa ganbak prestatzea izan zen, eta hori egiteko, nire jabeek ezer baino lehen, ganbak lumatu zituzten, geroxeago bol batean ipiniz. Jarraian, gatza, piperbeltza eta limoi zukua gehitu zituzten, eta bola 20 minutuz horrela utzi zuten.

Gero, tomatea eta kuiatxoa xaflaz eta tipulinak erditik moztu zituzten, gatza eta olioa bota zituzten eta labean jarri zuten (noski, labea aurretik berotu zuten) 15 minutuz 200 gradutara.

Barazkiak egosten ziren bitartean, hostore-fresko orea moztu zuten. Haiek lau laukizuzen atera zituzten ore batengatik.

Laukizuzen bakoitza sardexkarekin sustatu zuten labean sartu aurretik. Nire jabeek hostoreak labean hamar bat minutu utzi zituzten.

Hori eginda zeukatenean, barazkiak hostore laukien gainean banatu zituzten, guztien gainean 3 ganba ipiniz. Azken pausua hostoreak erromeroz hautseztatzea izan zen.

Bakarrik gauza bat falta zaizue, laukizuzen bakoitza labean ipintzea (220 gradutara 10 minutuz), eta kitto.

Haiek lortutako emaitza argazki honetan ikus dezakezue:


Barazki hostorea ganba marinatuekin


Ez dauka itxura txarra, ezta? Eta gainera, hau oso plater erraza eta goxo-goxoa da. Ez daukazue jateko gogorik?

2012-03-19

Restaurant Font Negra - Berga


Urte pilo bat zeraman leku hau hautsez beteta, eta hori penagarria iruditzen zitzaien nire jabeei. Baina pasa den abuztuan, ustekabe batean, toki hau irekita aurkitu zuten.

Nire jabeek urtero bazkari familiar bat antolatzen dute haien gurasoak eta anaiak elkartzeko Berga ondoan eta, normalean arazo handi bat daukate: handik jatetxe batzuk igandean ez dituzte ematen menuak, edo zuzenean haien ateak ixten dituzte. Zorionez, gaur aurkezten dizuedan jatetxe berezi hau badauzka menuak, eta igandeetan bere ateak zabalik topatzea oso erraza da.

Epa…!! Ia-ia ahaztu egin zait, gaur aurkezten dizuedan jatetxe honek “Restaurant Font Negra” deitzen da eta Queralt mendi-hegalean kokatuta dago (Bergatik bost minutu inguruko bidai bat egin behar da, “Font Negra”ko parkera heldu arte).

Egia esateko, lekua oso berezia da, leku paregabea, berdea, eta lasaia. Hau da jatetxea:


Jatetxeak fase batzuk pasatu ditu, batzuk itxita besteak arrakasta handiarekin. Azken garai honetan, zorionez oso ondo dabil.

Jatetxean bi menu ezberdinak aurki ditzakezue, eguneko menua (13.50 eurongatik –BEZa eta edaria barne sartuak daude-) eta asteburuko menua (20.50 eurongatik –BEZa eta edaria barne sartuak daude-). Menuak astero aldatzen dira baina oinarrizko ezaugarriak mantentzen (osagai gehienak freskoak eta bertakoak dira).

Beno, 20 eurongatik, nire jabeek hurrengo platerak jan zituzten:

  • Ustekabetxo bat, hasierako plater gisan moduan.
  • Arroz krematsua bertako zizekin.  Nire jabeen arabera, primeran zegoen. Zaporetsua, eta oso ondo aurkeztuta.
  • Ahuntz-gazta entsalada tipula karamelatuarekin.
  • Nekazariko lukainka txingarretan.       Zelako itxura (eta usaina) zeukan. Handia, lodia eta azken finean oso ondo pretatuta.
  • Bigantzako haragi txigortu txingarretan.       Ains... beste bitxikeri bat. Nire jabearen arabera, biboteak miazkatzeko zegoen.
  • Atun-azpizuna sagar egositarekin eta foiearekin.   
  • Pre-Postretxo ustekabe bat. Jatetxe nagusien eskaintza zen. Buah! Sandiazko sorbete bat izan zen.
  • “Mel i Mató”.   Gazta fresko mota bat eztiarekin. Oso gozoa eta noski, oso tipikoa.
  • Izozkinak.                  
  • Pastela.
  • Garaiko frutak.


Plater guztien prestaketa eta aurkezpena oso ona zen, osagai freskoak eta baina osagai gehienak, bertakoak dira. Jatetxeko giroa benetan berezia zen, minimalista, zabala eta lasaia, eta gainera terraza batean jan dezakezue (nire jabeak bezalakoa).

Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta  telefonoa.




08600 Berga
Telefonoa: 93 821 54 33

2012-02-29

Kuiatxoko minilasagna foiarekin


Nire jabeak normalean, Gabon egunak iristen direnean, plater berezi bat egiten saiatzen dira. Aurten, inspirazioa telebistatik atera zuten, “Hoy cocinas tu” saiotik hain zuzen ere.

Bai, orain dela hilabete batzuk, nire jabeek saio honetan prestatu zuten errezeta bati ikusi zuten: “Kuiatxoko gnocciak foiarekin”. Oso erraza iruditu zitzaien eta lotsarik gabe, errezeta moldatu zuten (hemendik, mila esker Eva Arguiñanori).  

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Kuiatxo handi bat
50 gr. foie freskoa
Gatza
Piperbeltza
Olioa


Lehenengo urratsa da kuiatxoa moztea (garbitu eta gero, noski), baina, kontuz! kuiatxoa luzetara moztu behar duzue, xerra oso meheak (3 edo 4 milimetro lodiera izan behar dute gehienez) izan daitezen. Xerrak eginak dauzkazutenean, gazituko dituzue eta, geroago, gordeko dituzue minutu batzuk.

Foiearekin kuiatxoarekin egin duzuena errepikatuko duzue, baina oraingo honetan lodiera 2 milimetrokoa izatea komenigarria da.

Hori eginda daukazuenean kuiatxoa galdarraztatuko duzue. Lapiko bat ipiniko duzue sutan, eta ura irakite puntura heltzen denean kuiatxoak barrura botako dituzue, han 2 minutuz utziz.

Memento honetan, lasagna aurkeztera pasatuko zarete. Lehendabiziko geruza kuiatxokoa izango da, bigarrena foiekoa, gero beste kuiatxoko geruza bat eta beste foieko geruza bat. Zer falta den? Ah, bai, azken geruza, meh meh meh! Eta hori, kuiatxokoa izango da.

Bukatzeko, zartagin bat ipiniko duzue sutan (oliorik gabe). Zartagina beroa dagoenean, lasagna bakoitza ipiniko duzue, eta han utziko duzue 2 minutu alde bakoitzeko.

Emaitza honako hau da.

Kuiatxoko minilasagna foiarekin


Ez dauka itxura txarra, ezta? Nik uste dut ezetz, eta gainera primeran dago lasagna hori, edo gutxienez hori esan zuten nire jabeek, baita gau hartan zeuzkaten gonbidatuek ere.