Nire jabeek afari
edo bazkari berezi bat prestatu behar dutenean, beti entzuten dut esaldi
berbera: “Eta… zer sarrerako platera prestatuko dugu?”.
Orain dela
hilabete batzuk, interneten murgildu zirenean, erraza eta gainera erakargarria
zen errezeta batekin topo egin zuten. Nola ez, nire jabe maiteek ideia hartu
zuten, eta noski, nik hemen azalduko dizuet. Errezeta honi “Barazki hostorea
ganba marinatuekin” izena ipini diot.
Haiek hurrengo
osagaiak erabili zituzten (lau hostore egiteko):
Hostore-fresko
ore bat
2 Tomate
2 Tipulin
Kuiatxo bat
12 Ganba
Limoi bat
Olioa
Erromero freskoa
Piperbeltza
Gatza
Lehendabiziko
urratsa ganbak prestatzea izan zen, eta hori egiteko, nire jabeek ezer baino
lehen, ganbak lumatu zituzten, geroxeago bol batean ipiniz. Jarraian, gatza,
piperbeltza eta limoi zukua gehitu zituzten, eta bola 20 minutuz horrela utzi
zuten.
Gero, tomatea eta
kuiatxoa xaflaz eta tipulinak erditik moztu zituzten, gatza eta olioa bota
zituzten eta labean jarri zuten (noski, labea aurretik berotu zuten) 15 minutuz
200 gradutara.
Barazkiak egosten
ziren bitartean, hostore-fresko orea moztu zuten. Haiek lau laukizuzen atera
zituzten ore batengatik.
Laukizuzen
bakoitza sardexkarekin sustatu zuten labean sartu aurretik. Nire jabeek
hostoreak labean hamar bat minutu utzi zituzten.
Hori eginda
zeukatenean, barazkiak hostore laukien gainean banatu zituzten, guztien gainean
3 ganba ipiniz. Azken pausua hostoreak erromeroz hautseztatzea izan zen.
Bakarrik gauza
bat falta zaizue, laukizuzen bakoitza labean ipintzea (220 gradutara 10
minutuz), eta kitto.
Haiek lortutako
emaitza argazki honetan ikus dezakezue:
Barazki hostorea ganba marinatuekin |
Ez dauka itxura
txarra, ezta? Eta gainera, hau oso plater erraza eta goxo-goxoa da. Ez daukazue
jateko gogorik?
1 comentario:
Ez, ez dauka bat ere itxura txarrik, gustora hartuko nuke oraintxe bertan afaltzeko.
Publicar un comentario