Bai, badakit, hau ez da ohiko kontua baina beno, katutxo arraro bat naiz... batzuetan barazkiak jatea gustatzen zait, gutxienez gure etxean bezalakoak prestatuak, bere gehigarriekin (urdaiazpikoa, ganbatxoak, etab.) ... mmmm,, biboteak milikatzeko, beraz, banoa!
Bi pertsonentzako osagarriak (Niri ez naute ia inoiz taldean sartzen)
400 gr. espinaka
¼ tipula
Urdaiazpiko xerra bat edo 50gr. ganbatxoak (Gehigarri bezala)
Gatza
Olioa
100 ml. Esnea
Agerikoa da, espinakak freskoak beti izoztuak baino hobeagoak dira, nahiz eta nire jabeak maiz Frudesa-ren espinaka izoztuak erosi (haien ustez, antza handiena daukatenak baina izoztuak freskoak baino erosoagoak dira, banakako dosietan daudelako).
Prestakuntza oso erraza da. Ni bezalako katu bat ere egin ahal dut, bakarrik espinakak 10 minutuan egosi behar dira (ur gazian, noski!), eta kitto.
Ondo egosi eta gero, bexamel bat prestatu behar dugu. Nire jabeak, batzuetan, errezeta aldatzen dute: egun batzuk, urdaiazpikoaren zatitxoak gehitzen dituzte, beste egun batzuk, ganbatxoak (hmmm!!), hori bai, beti tipula-laurdena xehatua gehitzen dute.
Nola? Orain... irakurri, mesedez.
Esne-ontzi batean, olio pixka bat gehitzen dute. Olioa beroa dagoenean, tipula gehitzen dute. Tipula urrezkoa dagoenean beste osagarriak gehitzen dituzte (adibidez: urdaiazpikoak, ganbak eta abar). Segidan, irin koilarakada bat gehitzen dute eta dena ondo nahasten dute ore homogeneitasuna lortzeko. Lortzen dutenean, esnea gehitzen dute gatz pixka batekin eta berriro nahasten dute, pikorren eraketa saihesteko.
Orea loditu arte nahastu behar da, uste dut bakarrik 2 minutu behar ditugula. Memento honetan, espinakak gehitzen dituzte eta ondo nahasten dituzte. Azkenean, orea erretilu batean labearentzat jartzen dute eta labean jartzen dute gainerretzeko.
Beharbada, arraroa iruditzen zaizue, baina katutxo honi, espinakak asko gustatzen zaizkio, baina beno, gutxienez, hauek errezeta hori primeran egin dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario