Urte pilo bat
zeraman leku hau hautsez beteta, eta hori penagarria iruditzen zitzaien nire
jabeei. Baina pasa den abuztuan, ustekabe batean, toki hau irekita aurkitu
zuten.
Nire jabeek urtero
bazkari familiar bat antolatzen dute haien gurasoak eta anaiak elkartzeko Berga
ondoan eta, normalean arazo handi bat daukate: handik jatetxe batzuk igandean
ez dituzte ematen menuak, edo zuzenean haien ateak ixten dituzte. Zorionez,
gaur aurkezten dizuedan jatetxe berezi hau badauzka menuak, eta igandeetan bere
ateak zabalik topatzea oso erraza da.
Epa…!! Ia-ia
ahaztu egin zait, gaur aurkezten dizuedan jatetxe honek “Restaurant Font Negra”
deitzen da eta Queralt mendi-hegalean kokatuta dago (Bergatik bost minutu
inguruko bidai bat egin behar da, “Font Negra”ko parkera heldu arte).
Egia esateko,
lekua oso berezia da, leku paregabea, berdea, eta lasaia. Hau da jatetxea:
Jatetxeak fase
batzuk pasatu ditu, batzuk itxita besteak arrakasta handiarekin. Azken garai
honetan, zorionez oso ondo dabil.
Jatetxean bi menu
ezberdinak aurki ditzakezue, eguneko menua (13.50 eurongatik –BEZa eta edaria
barne sartuak daude-) eta asteburuko menua (20.50 eurongatik –BEZa eta edaria
barne sartuak daude-). Menuak astero aldatzen dira baina oinarrizko ezaugarriak
mantentzen (osagai gehienak freskoak eta bertakoak dira).
Beno, 20
eurongatik, nire jabeek hurrengo platerak jan zituzten:
- Ustekabetxo bat, hasierako plater gisan moduan.
- Arroz krematsua bertako zizekin. Nire jabeen arabera, primeran zegoen. Zaporetsua, eta oso ondo aurkeztuta.
- Ahuntz-gazta entsalada tipula karamelatuarekin.
- Nekazariko lukainka txingarretan. Zelako itxura (eta usaina) zeukan. Handia, lodia eta azken finean oso ondo pretatuta.
- Bigantzako haragi txigortu txingarretan. Ains... beste bitxikeri bat. Nire jabearen arabera, biboteak miazkatzeko zegoen.
- Atun-azpizuna sagar egositarekin eta foiearekin.
- Pre-Postretxo ustekabe bat. Jatetxe nagusien eskaintza zen. Buah! Sandiazko sorbete bat izan zen.
- “Mel i Mató”. Gazta fresko mota bat eztiarekin. Oso gozoa eta noski, oso tipikoa.
- Izozkinak.
- Pastela.
- Garaiko frutak.
Plater guztien
prestaketa eta aurkezpena oso ona zen, osagai freskoak eta baina osagai
gehienak, bertakoak dira. Jatetxeko giroa benetan berezia zen, minimalista,
zabala eta lasaia, eta gainera terraza batean jan dezakezue (nire jabeak
bezalakoa).
Zuek ere joateko
gogoak baldin badituzue, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea
eta telefonoa.
08600 Berga
Telefonoa: 93 821
54 33
No hay comentarios:
Publicar un comentario