2015-03-08

Bakailaoa ‘à brás’


Herri bakoitzak, eskualde bakoitzak baita kasu batzuetan herri bakoitzak ere bere plater tradizionalak dauzka, eta guri plater horiek estalgabetzea eta dastatzea asko gustatzen zaigu. Horregatik, gaur gure sarrera Portugali eskaini nahi diogu eta, hau egiteko, hobeto darabiltzaten produktuetako bat erabiliko dugu: bakailaoa.

Bai, bakailaoa herrialdearen platera da Portugalen, eta guk gaur bere errezeta ospetsuenetako bat azalduko dizuegu: “Bakailaoa ‘à brás’”.

Bi anoatarako hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

2 bakailao-bizkar zati
3 patata ertain
4 arrautza
Tipula ertain bat
Oliba beltzak
Perrexila
Gatza
Piperbeltza
Olioa

Hasteko, bakailaoa prestatuko dugu. Hau egiteko, bakailaoa ura irakiten daukan eltze batean ipiniko dugu eta han utziko dugu minutu pare bat (edo bakailao xaflak askatzen hasten diren momentura arte), une horretan bakailaoa gordeko dugu. Hozten denean, bakailao-hezurrak eta azala kenduko ditugu, eta berriro gordeko ditugu.

Urrats hau bukatu eta gero, tipula moztuko dugu eta patatak birrinduko ditugu (edo patata lastoak egingo ditugu). Zartagin batean olio asko jarriko dugu eta, beroa dagoenean, patatak botako eta frijituko ditugu, azkenik erreserbatuko ditugu.

Azkenik, patatak prest daudenean, tipula eta bakailaoa gehituko ditugu zartaginean eta han utziko ditugu minutu pare batez, energiaz eraginez. Bakailaoa su leunetara egosten den bitartean, irabiatuko arrautzak gehituko ditugu gatz eta piperbeltz apur batekin. Minutu pare batean, sutatik kenduko dugu eta gordeko dugu.

Guk, platera aurkezteko molde zirkular bat erabili genuen, laurdenetara moztutako oliba beltzak gehitu genituen eta, azkenik, txikitutako perrexilaz hautseztatu genuen.

Hau azkeneko emaitza izan zen:

Bakailaoa ‘à brás’ anoa bat


On egin!!

No hay comentarios: