2015-02-22

Urdaiazpikoko kroketak


Gaurko sarreran kroketei buruz dugu. Plater hau pertsona gehienen gustukoa da eta bere zaporea erabat aldatzen konbinazio ugari onartzen ditu, hala ere, eta nahiz eta Espainia osoan plater tipiko bat izan, gero eta arruntagoa da supermerkatuko plater prestatuen artean plater honekin topo egitea, bere prestakuntza prozesuan lan handia ematen duen plater bat delako.

Hau guztia azaldu eta gero, bakarrik falta zaigu esatea urdaiazpikoko kroketak nola prestatzen diren azalduko dizuegula.

24 kroketa egin nahi baldin baditugu, hurrengo osagaiak erabili beharko ditugu azken emaitza aproposa izan dadin:

50 gramo irina
Litro erdi esne
100 gramo urdaiazpiko
Tipulin erdi bat
Baratxuri hortz bat
50 gramo gurina (edo oliba olioko kopuru berbera)
Ogi txigortua
2 arrautza
Oliba olioa

Ezer baino lehen, tipulina garbitu eta gero, zati txikietan moztuko dugu, helburua posiblea den bezain txikia izanik. Honekin batera, baratxuriko hortza hartuko dugu eta, mozten amaitu bezain laster, lapiko batera pasatuko ditugu, hori egin baino lehen bere barrualdean gurina deseginda egon behar dela kontuan izanik.

Barazkiak prestatzen diren bitartean, urdaiazpikoa zati txikietan moztuko dugu eta, prest dagoenean, lapikora botako dugu barazkiekin batera. 

Nahasketa prest dagoenean, irina gehituko dugu eta, prest dagoenean, esnea gehituko dugu apurka-apurka. Pauso hau egiten gaudenean, nahasketari jarraian bueltak ematen beharrezkoa dela kontuan izan behar dugu. Horren ondorioz, irina gogortzen denean esnea gehituko dugu, helburua ore sendo bat lortzea delako. Normalean hau lortzeko batezbesteko denbora 30 minutukoa da, non lapikoan daukagun nahasketari bueltak eman behar izango dizkiogu jarraian.

Aurreko pausua amaitu bezain pronto, nahasketa ordu batzuk utziko duzue hozten. Horretarako, gure gomendioa da film batekin estaltzea eta hozkailuan sartzea 8 orduz. Hori bai, hau egin baino lehen nahasketa ontzi batera pasa beharko duzue, non erabat hoztu behar da hozkailuan sartu baino lehen. Denbora hau pasatu eta gero, oreari forma emango diogu. Horretarako, pusketa txikiak hartuko ditugu, forma emango diegu eta urreztatuko ditugu.

Azkenik, bakarrik kroketak frijitzea falta zaigu. Horretarako, olioa ipiniko dugu zartagin batean eta, beroa dagoenean, kroketak sartuko ditugu, erre ez dezaten kontrolatzen denbora guztian. Gomendio bezala, soberan dagoen olia kentzeko, sukaldeko papera erabiltzea interesgarria izan daiteke, kroketen zaporea hobetzen delako eta platera osasuntsuagoa delako olioa kentzen baldin badiogu.

Hona hemen emaitza posible bat:

Urdaiazpikoko kroketak


On egin!



No hay comentarios: