Kriston inbidia
sentitu nuen orain duela egun batzuk! Nire jabeak Bartzelonara joan ziren, eta
hau gutxi izango balitz, jatetxe berri batera (haientzat behintzat, berria zen)
jatera joan ziren.
Arraroa iruditu
zitzaidan, hautatu zuten lekua hanburgesategi bat delako. Lasai egon, jatetxe
hau “Mcdonald’s” bat ez delako, ezta “Burger King” bat ere. Jada badakizue nire
jabeek frankizietatik ihes egiten dutela normalean, meh meh meh!!
Beno, jatetxe
honek “Santa Burg” izena darama, eta Sants-eko auzoan kokatuta dago (Santseko
geltokitik bi etxeditara), Vallespir Kaleko 51garren zenbakian hain zuzen ere.
Lehen begiratuan,
lokala auzo-taberna tipikoa dirudi... areto txiki bat eta, bere aldean barra
handi bat eta hondoan telebista. Bakarrik gauza bitxi bat dago, telebistaren
azpian... birjin baten irudia daukate!! Bai... ‘Santa Burg’ birjinarena da,
bere patroia.
Mahaian eseri zirenean,
nire jabeek mahai-zapietan inprimatutako kartarekin topo egin zuten. Egia
esateko, ez da oso zabala: entsalada pare bat, 9 edo 10 hanburgesa, osagarriak
edo estrak, postre pare bat eta edariak.
Nire jabeek
honako plater hauek aukeratu zituzten:
2 Hanburgesa
“Santa Royal”, bere “Dry Aged” idikiarekin, hirugiharrarekin, urazarekin,
tomatearekin, ziapearekin eta “cheddar” gaztako xerra batekin (hau estra bat
izan zen).
Etxeko patatak,
elkarbanatzeko.
Ura eta garagardoa
Infusioak
Onena?
Zalantzarik gabe, “Dry Aged” haragia bere puntuan... primeran zegoen!! Baina
galdetuko duzue: zer demontre da “Dry Aged” haragia? Beno, haragiaren heltze prozesu bat da,
lehorretan, hori bai. Prozesu honek leuntasun eta zapore gehiago haragiaren
idikiari ematen dizkio.
Dena primeran
zegoen: haragia, etxeko patatak, zerbitzua... nire jabeek bakarrik orban txiki
bat aurkitu zuten: osagarrien prezioak... 9 euro kalitatezko hanburgesa
batengatik ordaintzeak ondo iruditu bazitzaien, etxeko patata batzuengatik 4 €
baino gehiago eta arrautza batengatik 2... Ez.
Azkenean, nire
jabeek 33.90€ ordaindu zituzten. Prezioa onargarria da kalitatea kontuan
hartzen baldin badugu, baina gehiegizkoa izan daiteke erregulartasunez joan
nahi baduzu.
Zuek ere joateko
gogoak baldin badituzue, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea
eta telefonoa.
08014 Bartzelona
Telefonoa: 93 676 39 74
No hay comentarios:
Publicar un comentario