Beno.... berriro
hemendik, buah!! Gogo asko neuzkan, baina nire jabeek, azken garai honetan ez
daukate denborarik sukaldean sartzeko, zortez pasa den igandean berriro sartu
ziren sukaldean eta gainera plater berezi bat prestatzeko.. hmmm!!
Bai, gaurko errezeta
arraina (eta hirugihar-xerrak) dakar, berdela edo txitxarroa hain zuzen ere.
Nik, izen berezi bat ipini diot: “Berdel solomoa hirugihar-xerraz bilduta”.
Izen iradokitzailea da, ezta? Beno, lanera...
Osagaiak bi
pertsonentzako hauek dira:
Berdel handia bat
(edo txitxarro)
½ porru
½ piper berdea
(edo gorria)
¼ kuiatxo
100 gr. kuia
50 gr. oliba
6 hirugihar-xerra
Baratxuri-atal
bat
Irina
Tomate bat
Piper beltza
Gatza
Oraintxe
konturatzen naiz... osagai pilo bat behar dugu plater hau prestatzeko, beno,
edo gutxienez, osagai pilo bat erabili zituzten nire jabeek pasa den
asteburuan. Baina lasai, gaurko errezeta zaila ez delako.
Hasteko, porrua, piper
berdea, kuia eta kuiatxoa kubo txikietan moztu behar dituzue. Bitartean,
zartagin bat suan ipini behar duzue olioa berotzeko. Beroa dagoenean, porrua
eta piper berdea moztuta jarriko dituzue gorritzeko. Lortu duzuenean, kuia eta
kuiatxoa gehitu beharko dituzue.
Memento honetan, baratxuri-atala
gehitu behar duzue zartaginean (hori bai, baratxuria txikitu behar duzue bota
baino lehen, bestela errezeta apurtu dezakezue...) eta osagai guztiarekin,
zartagina su txikitan utzi behar duzue 15 minutu.
Beno, berdela
garbitzeko ordua ailegatzen ari da. Hezur guztiak kendu behar dituzue, baita bi solomo atera ere. Hori eginda
daukazuenean, solomo bakoitza hiru zatitan moztu behar duzue. Gazta eta piperra
bota.
Olibak txikitu
behar dituzue. Gero, txikitutako oliba batzuk ipiniko dituzue solomo zatitxoen
gainean. Solomo bakoitza hirugihar-xerraz bildu. Solomoak irinatik iragaz
itzazue eta frijitu itzazue zartagin batean olioarekin.
Bakarrik platera
aurkeztea falta zaizue, eta hemen utziko dizuet aukera bat:
Ez dauka itxura txarra, ezta?
No hay comentarios:
Publicar un comentario