Eguzkia berotzen hasi da. Horren ondorioz, dilistak eta beste plater sendo
batzuk aldi bakoitzean gutxiago atsegin dira. Horregatik, gaur plater fresko
eta erraz bat aurkezten dizuegu: “kuiatxo carpaccioa”.
Bai, badakigu, plater arriskutsua da, baina bere jatorrizko zaporea merezi
duela bermatzen dizuegu.
Errezeta hau bi pertsonentzat prestatu nahi baldin badugu, hurrengo
osagaiak erabiliko ditugu, bi pertsonentzat:
Kuiatxo bat
60 g pinazi
50 g Parma-gaztako petalo
50 g Kaliforniako mahaspasa
Gazta eskatak
Oliba olio birjina
Piper beltza
Hasteko, kuiatxoa oso ondo garbituko dugu, gordina
jango dugulako. Eginda dagoenean, xerretan moztuko dugu, baina hauek oso, oso finak
izan behar dira, hau da, milimetro pare batekoak gutxi gora behera. Mandolina
bat izatekotan, une hau ona da erabiltzeko, kar kar kar.
Kuiatxoa ondo moztuta dagoenean, zartagin bat
jarriko dugu sutan olio txorrotada batekin. Beroa dagoenean, pinaziak gehituko eta
urreztatuko ditugu, su oso motelera.
Azkenik, bakarrik plater aurkeztea falta zaigu,
eta hori egiteko kuiatxo-xerrak banatuko ditugu platereko oinarrian, geroxeago pinaziak
eta mahaspasak kuiatxoaren gainean banatuz. Azken urratsa Parma-gaztako
petaloak banatzea da, eta noski, gazta, oliba olio birjina eta piper beltza
pixka batekin apailatzea.
Guri horrela geratu zigun platera:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario