2011-11-23

Atun-solomoa piper erreen ohearen gainean


Arraina! Arraina! Arraina! Inoiz esan al dizuet nola gustatzen zaidan arraina? Zoratuta nauka! Eta zorionez, azkenean nire jabeak gustua hartzen ari dira arrain-errezeta berriak prestatzeko eta hori, niri onetik ateratzen nau!! (gastronomikoki hitz egiten, meh, meh, meh!!).

Gaurko errezetari izen bitxia ipini diot: “Atun-solomoa piper erreen ohearen gainean”. Egia esateko, agian, izen konplexuegia ipini diot, baina...  egin dut!!

Errezeta gozo-gozoa egiteko, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat, noski):

2 Atun-solomo
Piper gorri bat
2 Baratxuri-ale
8 Arbendola
Olioa
Ozpina
Perrexila
Gatza

Hasteko, errezetaren urratsik luzeena egingo dugu, piper errearen ohea. Hori egiteko, labea aurretik berotu egingo dugu 200 gradutara. Berotzen ari den bitartean, piperra ondo garbituko eta lehortuko dugu. Hori eginda dagoenean, labekatuko dugu 35 minutuz.

Erdi ordu pasa eta gero, piperra labetik aterako dugu, gatza eta piperra jarriko ditugu eta estaliko dugu trapu batekin, izerdia botatzeko. Gero, piperra lumatu beharko dugu. Azkenean, piperraren haziak kenduko ditugu eta tiraz moztuko dugu.

Segidan, saltsa bat prestatuko dugu atuna ureztatzeko. Hori egiteko, baratxuri-aleak lumatu eta xaflaz moztuko ditugu. Hori eginda dagoenean, xaflak ipiniko ditugu zartaginean gorritzeko. Gorrituak daudenean, sutik kenduko ditugu eta arbendola txikituak, perexila, ozpinako koilarada bat, gatza eta piperra gehituko ditugu.

Azkenean, bakarrik itsaso-fruitu goxo hori (atuna) prestatzea falta zaigu. Dudarik gabe, urrats hau errezetaren errazena da. Atuna prestatzeko, solomo bakoitzari gatza eta piperra bota behar diogu. Segidan,  zartagina batean (edo plantxa batean) solomoak ipiniko ditugu.  Kontuz urrats horrekin, bakarrik bi minutu alde bakoitzetik suan egon daitezkeelako.

Erraza ezta? Beno, bakarrik ohea egitea falta zaigu eta noski, atuna “atsedena hartzera” ipini, hau da, platerra aurkeztea falta zaigu. Neu hau proposatzen dizuet:


No hay comentarios: