2011-11-06

Panellets


Zer arraroak zareten mundu honetan bizi zareten pertsona guztiak!! Katutxo maitagarriak ere bai, baina, inongo zalantzarik gabe, gizakiak irabazten gaituzte. Bai, ezta? Bestela, nola azaltzen duzue urteko garai bakoitza bere janari berezia izatea? Nik, egunero pentsua jaten dut eta zoriontsu bizi naiz.

Aurreko egunean, nire jabeek gozoki berezi bat prestatu zuten, “panellets” izenekoa. Nik txikitatik gozoki hau ezagutzen dut, nire herrian (Katalunian) tradizionala delako. Han, jendeak “panellet”ak Santu Guztien egunen bezperan jaten ditu batatak, moskatel eta gaztainaz lagunduta.

Errezeta erraza da, baina bere denbora darama... oraintxe bertan azalduko dizuet.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Orea egiteko:

500 gr. arbendola (naturalak, txigortu gabe)
400 gr. azukrea
150 gr. batata (edo patata)
Arrautza bat
Limoi-birrindura

Estaltzea egiteko:

250 gr. pinazia
250 gr. Irasagarrondoa (membrillo)
12 arbendola
Bi Txokolate disolbagarria (adibidez: cola-cao) koilarakada
Arrautza bat

Hasteko, batata hogei minutuz egosi behar duzue eta, jarraian batata zuritu behar duzue. Zurituta dagoenean, zatituko eta zapalduko duzue sardexka baten laguntzarekin.

Bol handi batean arbendola xehatuak, azukrea eta arrautza ipiniko dituzue eta pixka bat nahastuko duzue. Batata hotza dagoenean bolean gehituko duzue, eta orain bai, pazientzia handiarekin ondo oratu behar duzue. Noiz arte? Ba... orea loditzea lortu arte. Hori bai, nire jabeek eskuz oratu zuten orea. Orea loditua dagoenean limoi-birrindura gehitu behar zaio eta noski, edukia berriro oratzea beharrezkoa da.

Gero, lasaitasunez beteta dagoen epe bat hasten da, oreak atseden luze bat hartu behar duelako. Nire jabeek egun oso bat utzi zuten orea (kotoizko trapu batekin estalita).

Hurrengo egunean “panellet”ei forma eta estaldura eman zizkieten. Horrela egin zuten:

Pinazia panelletak

Ore zati bat hartu zuten (koilara baten laguntzarekin) eta gero bolatxo bat egin zuten orearekin eskuz. Ez dakit zenbat aldiz egin zuten urrats hori, agian hamabi aldiz baina bolatxo pilo bat egin zituzten.

Gero, arrautza platerean irabiatu zuten. Hori eginda zegoenean, bolatxoak arrautzan busti zituzten eta jarraian, pinaziengatik pasatu zituzten.

Arbendola panelletak

Pinazia “panellet”ak egiteko aplikatutako prozesu berea errepikatu behar duzue. Bakarrik estaldura prozesua aldatu beharko duzue. Prozesu hau egiteko, bi aukera daukazue:

  • Arbendola bat sartzea bolatxoaren goiko aldean.
  • Pinazia “panelletak” egiteko prozesua aplikatu, bolatxoak arrautzean bustitzea eta jarraian, arbendola xehatuaz pasatuz.

Irasagarrondo panelletak

Hemen, nire jabeek aldatu zuten pixka bat haiek erabilitako prozesua. Hasteko, irasagarrondoa makiltxoetan moztu zuten.

“Panellet”ei itxura emateko, ore zati handi bat hartu behar duzue, ore hori zapalduz. Zapalduta dagoenean, irasagarrondo makila orearen erdi-erdian ipini behar duzue, orearekin bilduz. Azkenean, orea moztuko duzue zatitxo erregularretan.

Txokolatezko panelletak

Bolak egiteko erabili dugun prozesua ezagutzen duzue, ezta?

Bolak eginda daudenean, arbendolengatik edo pinaziengatik pasatu ordez, disolbatzeko txokolateagatik pasatu beharko dituzue bolak.


Hau guztia egin baldin baduzue, gauza bat falta zaizue bakarrik: “Panellet”ak labean ipintzea 200 gradutara 7 minutuz. Kontuz urrats horrekin! Bolak kolorea hartzen baldin badute, kendu “panellet”ak labetik denbora galdu gabe.

Azken gomendio bat: “panellet”ak labeko erretilutik kendu baino lehen utzi pixka bat hozten, “panellet”ak oso bigunak direlako beroa daudenean eta oso erraz apurtzen dira.

Zer iruditzen zaizkizue?




No hay comentarios: