Miauuu!! Hori da plater bat hain erraza, hori! Beno, erraza eta goxoa, eta gainera, nire osagaia gustukoena dauka: izokina!
Begira ezazue, zein onak diren osagaiak:
200 gr. izokin ketua.
Erretilutxo bat gatza igurzterako
Pakete bat olata
Oregano
Osagaiekin hauek plater batek zaila ahal ditu? Zaila izan daiteke plater bat osagai hauekin? Ez, noski, baina oso goxoa da, eta gainera, oso erraza da prestatzeko.
Hartu ezazue olata bat, gainean izokin-xerra ipini ezazue eta segidan espatula batekin, izokina gatzaz igurtzi behar duzue. Azkenean, oreganoz hautseztatu. Behin denak eginez gero, olata biribilkatu behar duzue.
Logikoki, prozesu hau errepikatu behar duzue olatak edo izokina agortu arte. Beno, eta izokin zati bat sobera daukazue eta, katutxo polit bat ni bezala hurbil daukazue... ains...
Beno, azkenik, labeko erretilu batean biribilkiak ipini behar dituzue, labea aurretik berotu eta gero. Bakarrik egongo dira labean 10 minutu, edo urre-koloreko hartu arte.
Hori da itxura ona, baietz?
Uste dut, hau Gabonetarako aukera on bat dela, arrakasta edukiko duzue!
No hay comentarios:
Publicar un comentario