2009-12-06

Zerbaren orri-mamiak izokinarekin

Izokina! Buahhh... Duela asko haiek hain goxoa den gauza bat ez zutela prestatzen. Nahiz eta askotan ez dute egin, hau egin zutenean haiek esan zuten “Zerbaren orri-mamiak izokinarekin”, bizio handia direla; zuek ikusiko duzue.

Ezer baino lehen, hurrengo osagaiak prestatu zituzten:

5 edo 6 zarbaren orri, bere zurtoin lodiarekin.
½ gaztako ziria
200gr. izokin ketua
Arrautza bat
½ tipula
Baratxuri-atal bat
Edalontzi bat ardo zuria
Irina, olioa, perrexila eta gatza.

Esan dizuet goxoa daudela? Bai? Ba daude!!

Lehenik, zerbaren orri-mamiak garbitu zituzten, orri eta zurtoinaren hariak kendu zituzten ganibetarekin. Segidan, zurtoinak moztu zituzten (gutxi gorabehera, 5 edo 6 zentimetroko neurriarekin) eta ipini zituzten kazola batean ur gaziarekin.

Erakin bitartean, zerbaren orriak garbitu eta moztu zituzten, eta beste kazola batean jarri zituzten.

Kazolak sutan utzi zituzten 15 minutuz.

15 minutu pasa eta gero, zerbaren orri-mamiak xukatu zituzten. Irakingo ura gordatu zuten katilu batean, aurrerago erabiltzeko.

Zerbaren orri-mamiak irakin eta gero, ahamentxo-gozoak egiten zituzten, hasieran orri-mami zati bat, izokin zati bat, gazta zati bat, eta beste orri-mami zati bat ahamentxoa bukatzeko. Jarraian irineztatu zuten eta ahamentxoak arrautsetik pasatu zituzten. Azkenean zartagin batean olio beroarekin, ahamentxoak ipini zituzten, arrautzaztatu on egiteko.

Arrautza-irinetatik pasatu eta gero, orri-mamiak paper-xukagarrian ipini zituzten. Soberan dagoen olioa kentzen zen bitartean, saltsa bat prestatzera pasatu ziren.

Arrautza bat jarri zuten kazola batean gaztarekin, arrautza gogortu bat egiteko.

Baratxuria eta tipula txikitu zuten eta azkenean ipini zituzten zartagin batean su txikitan. Bere kolorea aldatu zutenean, irin koilarakada bat gehitu zuten eta ondo nahasten zuten. Jarraian edalontzi bat ardo eta egosiaren orri-mamietako ura gehitu zituzten, eta ondo nahastu zuten, saltsa mehea lortzeko. Lortu zutenean, zerbaren orri-mamiak arrautza-irinetatik pasatutak gehitu zituzten, eta dena utzi zuten 5 minutu su txikian.

Azkenik, arrautza gogortu txikitu eta gehitu zuten platerakoan dekorazio moduan.

Platera prestatuta zegoenean, horrela geratu zen:

Zerbaren orri-mamiak izokinarekin


Animatu zaitezte! Hau oso plater erraza eta goxo-goxoa da, biboteak miazkatzeko. Miauuu!!

No hay comentarios: