2008-09-28

Izokineko konbinatua

Miau! Oraindik nire biboteak miazkatzen ditut. Zergatik ez zidaten utzi pixkatxo bat jatea, edo usaintzea, edo ukitzea? Gasteizko katurik alaiena izango nintzateke momentu honetan. Baina, hobeto pentsatzen badut, ez nintzateke izango gasteizko katurik alaiena, Europa osokoa baizik… 
 
Sukaldean sartu bezain laster, guztia prestatu zuten bientzako afaria egiteko. Zelako itxura egiten zuen guztia!

 
2 izokin xerra 
1 Patata handi bat 
4 kuiatxo xerra 
2 alberjinia xerra  
Entsalada egiteko prestakina (edo, nahiago baduzue, uraza jarri dezakezue) 
Belar aromatikoak 
Olioa 
Gatza

 
Patatak zuritzen eta txikitxen hasi ziren, makil forma emanez (nire jabeak patata hainbat eratan txikitxen dituzte) eta frijigailuaren olioa berotu zenean, patatak barrura sartu zituzten.  
 
Bitartean, zartaginean olio pixka bat berotzera jarri zuten (nahi duenak plantxa erabili dezake). Izokinari gatza jarri zioten eta zartaginera pasatu zuten alberjiniarekin eta kuiatxoarekin batera.  
 
Kontuan izan behar da izokina bakarrik hiru minutu behar dituela alde batetik eta beste bi beste aldetik egina egoteko.Kuriositateagatik, esango dizuet nire jabeak momentu hau aprobetxatzen dutela izokinari belar aromatikoak ipintzeko biratzeko ordua ailegatzen denean. Zelako usaina egiten du!   
 
Guztia frijituta dagoenean, patatak sukaldatzeko paperan jarriko ditugu olio pixka bat galdu dezaten. Hau egin eta gero, platera muntatuko dugu barazki eta patata frijituak, patata frijituak, izokina eta norberaren gustura egindako entsalada bat jartzen, horrela geratuz:  
 
 


Zer iruditu zaizue? Badirudi oraindik bere usaina sumatzen dudala!!

Lurreratzea

Ene! Zorionez ez da larrialdikoa izan 

Normalean hemen idatziko dudana, berriz, larrialdietarako izango da normalean. 

Nire izena Nissi da eta, argazkian ikusten denez, katu arrunt bat naiz (etxean “Callejerus Silvestris esaten didate), oso bizitza lasaia eta erosoa daramana (hiru urterekin, bakarrik jaten, lo egiten eta jolasten dut). 
 
 
És possible que el vostre navegador no pugui visualitzar aquesta imatge. 
 

Nire helburu nagusia blog hau idazterakoan nire jabeak sukaldean egiten dutena kontatzea da, interesatuko zaizuen ustearekin.Gutxienez, niri, egun batzuetan nire biboteak joaten zaizkit (eta, haien ohiuengatik, atzaparrak ere bai)… hain usain ona dago sukaldean… ai ama…  

Orrialde hauetan azalduko dizuet nola egin erraztasunez, lasaitasunez eta dibertsioaz nire biboteak mugiarazten dituzten plater guztien errezetak. 

Ez dakit zuentzat interesgarria izango den ala ez, haiek gehienez ordu erdi pasatzen dutelako sukaldean-   

Espero dut zuen gustukoa izatea. On egin! 
 
Miauuu