2015-09-14

Sandwicha lurrin hinduarekin


Gurentzat oso beharrezkoak ziren opor batzuengatik gozatu eta gero, normaltasunera iritsi gara eta, berarekin batera, baztertxo txiki honetara bueltatzen gara azken kurtsoetan egin dugun moduan zuen etxeetara proposamen azkarrak, zaporetsuak eta osasuntsuak eramateko. Gustatuko litzaiguke noizbait zuentzat errezeta hauek erabilgarriak izatea bazkari edo afari baterako. Gaurko proposamenarekin indiar jatorriko sandwich bat ekartzen dizuegu, etxean “Sandwicha lurrin hinduarekin” deitzen diogunari.

Errezeta hau benetan erraza da, eta behin baino gehiagotan afariak salbatu dizkigula aitortu behar dugu. Prestakuntza aurrera eramateko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
 
6 Naana ogia (edo pita)
300 g txikitutako oilasko-bularki
Arrautza bat
Uraza orri batzuk
Tipula
Curry koilarakada bat
½ pepino
Jogurt bat
Olioa
Gatza eta piperbeltza

Hasteko, tipula ondo txikituko dugu eta katilu batean jarriko dugu txikitutako burlarkiarekin batera. Segidan arrautza, curry koilarakada bat, gatza eta piperbeltza gehituko ditugu. Dena ondo nahastuko dugu eta gordeko dugu.

Jarraian, pepinoa moztuko dugu xerretara eta ogiak txigortuko ditugu. Hau eginda dagoenean, hanburgesak eratuko ditugu eta zartaginagatik pasatuko ditugu. Azkenik, ogi bakoitza irekiko dugu eta onduta dauden uraza orri zati batzuekin, pepino xerrekin eta hanburgesa batekin beteko ditugu.

Bukatzeko, menda orriak txikituko ditugu eta katilu txiki batean jarriko ditugu jogurtarekin eta dena ondo nahastuko dugu.

Platera zerbitzatu baino lehen, jogurt koilarakada bat hanburgesaren gainean barreiatuko dugu.

Sandwicha lurrin hinduarekin


Zentzuetarako plazer bat da plater erraz hau.

On egin!!

No hay comentarios: