Hmmm!! Gaurko
errezetarekin, blog honek munduko errezeten bilduma txiki baten antza izango
du, bertan errezeta italiarrak, hainbat jatetxe mota, eta, gaurtik aurrera,
postre mexikar bat topatzea erraza delako.
Bai, badakit,
arraroa da, baina horrela dira nire jabe maiteak... aurreko egunean afari
tematiko bat prestatzea erabaki zuten eta gaur, nik, egun horretan jan zituzten
postreak, hemen azalduko dizkizuet.
Errezeta internetetik
aurkitu zuten, eta honen izena honako hau da: "Polboroi zuriak".
Zortzi polboroi
egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
140 g. arto-irina (“Maicena”)
170 g. irina
120 g. gatzik gabeko gurina
100 g. azukrea
Limoi-birrindura
Bol handi batean,
osagai guztiak ipiniko dituzue eta, eskuekin (Kontuz! Orea makina batekin
prestatzea ez du balio!!) nahasketa egiten hasiko zarete indarrarekin, baita
pazientziarekin ere (ikusi nuenaren arabera, pazientzia handiarekin gainera,
meh meh meh!!).
Nahasketa bukatuta
egongo da osagaiak bereiztea ezinezkoa denean, edo orea hautseko gazta antzeko
itxura duenean. Nire jabeei nahasketa horrela geratu zitzaien:
Ez da zaila ezta?
Beno, bakarrik bi pauso falta zaizkizue: polboroiei forma ematea eta
labekatzea.
Polboroiei forma
emateko, nahaste esku bete bat hartuko duzue eta eskuekin, nahasketa presionatu
beharko duzue pixkanaka-pixkanaka eta kontu handiz, orea lehorra delako eta oso
erraz apurtzen da. Kroketoi baten itxura (edo antzeko zerbait) lortu beharko
duzue.
Hori lortzen
duzuenean, polboroiak labean sartu beharko dituzue, baina hau egin baino lehen
labea berotu behar izango duzue 200 gradutara. Bero dagoenean, polboroiak sartuko
dituzue eta tenperatura jaitsiko duzue 180 gradutara, 25 minututan zehar
horrela utziz.
Azken gomendio bat: polboroiak
labeko erretilutik kendu baino lehen pixka bat hozten utzi, polboroiak oso
bigunak direlako bero daudenean eta oso erraz apurtzen dira.
Guztia egina
dagoenean, polboroi zuriek honako itxura izango dute:
Gogorrak, gozoak,
.... desberdinak eta, entzun nuenaren arabera oso originalak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario