2009-10-20

Quiche Lorraine

Kaixo guztioi! Orain dela gutxi entzun nuenean nire jabeak “Quiche Lorraine” bat egingo zutela, pentsatu nuen horiek erotuak zeudela. Plater bat izen horrekin, ziur nengoen zaila zela, baina azkenean, egia esateko, uste dut hurrengo aldiz nik egingo dudala (arrain pixka batekin, hori bai... hmmmm.... “Quiche Nissiraine”...), laburbilduz, plateretan:

Osagaiak:

Hostorezko - masa disko bat
2 Arrautza
Tipula bat
400 ml. Esne-gain
150 gr. urdaiazpiko egosi
150 gr. Emmental gazta
Gurina edo olioa
Gatza


Lehenengo eta behin, aurretik berotzera ipini zuten labea (200º ). Berotu bitartean, molde biribil bat prestatu zuten. Moldea gurin pixka batekin koipeztatu zuten eta moldearen barrualdean hostorezko – masa ipini zuten. Ipini eta gero, hostorezko – masa sardexkarekin zulatu zuten, egosi bitartean burbuilak egitea saihesteko.

Behin hau eginez gero, memento hoberena iritsi zen (beno, nireentzat gutxienez...): kubotan zatitu zuten urdaiazpikoa (Zer goxoa!!). Gainera, tipula lumatu eta txikitu zuten. Segidan, zartaginean olio koilaraka batekin, tipula gehitu zuten eta egosi zuten su txikian, ia ia tipula gardena geratu arte.

Katilu batean, arrautzak gehitu zituzten irabiatzeko tortilla prestatzeko bezalakoa. Irabiatuak zeudenean, esne-gaina, urdaiazpikoko kuboak eta tipula gehitu zituzten Emmental-gaztarekin batera. Jarraian, osagai guztiak nahastu zituzten eta, amaitu zutenean, ore hori moldean ipini zuten.

Azkenean, labean egosi zuten orea (30 minutu, gutxi gora behera, 180º-ekin) moldeko gainezka gatzatzeko eta hostorezko – masa egosteko. Egosien azken bi minututan, gainerretzailea ipini zuten, eta platera, horrela geratu zen:



Ez daukazu jateko gogorik ?