2010-06-21

Atun-bolak

Zelako bazkaria egin zuten pasaden igandean, biboteak milikatzeko, beno gutxienez niretzat (eta hau hemen, garrantzitsuena da, nire blogga delako, noski, kar kar kar). Beno, lanera... makarroi budin bat (beste egunean azalduko dizuet), atun-bolak eta bukatzeko, gazta pastela prestatu zituzten.

Gaur nahi baduzue, atun-bolak nola egin zituzten azalduko dizuet.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

200 gr. atuna (edo medailoi bat, edo 2 xerra)
Ogi txigortua
Baratxuri-ale bat
Arrauts bat
Gatza
Irina (koilarakada bat)
Olioa
Arrain-zopa (200 cl. edo ur ontzi bat)
Tipula erdi

Hasteko, haiek atuna txikitu zuten arraina txikitzeko makinarekin. Bitartean, bol batean arrautsa irabiatu zuten. Irabiatuz gero, atuna txikituta, arrautsa irabiatuta eta baratxuri-ale txikituta nahastu zituzten, gero, poliki-poliki ogia gehitu zuten (kontuz urrats horrekin!! Ogi gutxi gehitu behar duzue, beharbada, ore gogor bat lortuko duzue) osagaiak nahasten jarraituz, ore krematsu bat lortu arte.

Jarraian, errezetako lana dibertigarriena hasi zuten, eta hori atun-bolak egitea izan zen. Kafeko koilara batekin hartzen zuten orea eta gero eskuekin, bola bat egin zuten, eta berriz, beste bat, eta beste bat... zelako gogoak neuzkan! (bola bat harrapatzeko, noski, baina beno, haiek atun-bolak ondo babestu zituzten, grrr...).

Azkenean, atun-bolak irinean bainatu zituzten eta zartagin batean (olio berotuarekin) ipini zituzten, ondo frijitzeko, baina kontuz! atun-bolak frijitu behar dituzue, ez erre! Hiru minutekin nahikoa da!

Azkenik, saltsa bat prestatu zuten atun-bolak laguntzeko. Saltsa hori, bexamelen antzekoa zen, baina esnearen ordez, arrain-zopa zeraman.


Atun-bolak
Animatu zaitezte! Hau oso plater erraza eta goxo-goxoa da. Ez daukazu jateko gogorik?




Atun-bolak

2010-05-17

Lasagna porru eta patatarekin

Barazkia? Hmmm.... ez dizuet engainatu nahi baina, beste gauzak baino gutxiago gustatzen zaizkit, baina beno, batzuetan, uste dut barazkiak jatea ona dela. Gainera kasu honetan, egia esateko, plater hau oso gozoa geratu zen.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Porru-sorta bat (hiru edo lau porruekin)
2 Patata lodiak (edo 3)
Gazta zati bat
Gatza
Olioa

Hasteko, porruei berde aldea kendu zieten. Jarraian, porruak ondo garbitu zituzten. Garbitu ondoren, porruak zatitan moztu zituzten geroxeago zartagin batean ipintzeko. Porru moztuak zartaginean 10 bat minutu geratu ziren, ondo egosita egon ziren arte.

Porruak egosten ziren bitartean, patatak lumatu zituzten. Patatak lumatu ondoren, xerretan l moztu zituzten, lodiera txikikoak.

Jarraian, labeko erretilu batean, osagai prestatuak (patata-xerrak, eta porru egosiak) ipini zituzten, lasagna gisa bezala, hau da, patata geruza bat, beste porruetako geruza, eta azkenean, beste patata geruza bat.

Azkenean, labean sartu baino lehen, gazta xerra bat ipini zuten. 40 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.


Lasagna Porru eta patatatekin


Nahiz eta barazkia izan... ez dauka itxura txarra, ezta? Haiei gustatzen zaie. Niri? Beno, aukera bat eskainiko nioke, baina badakit zuen erantzuna: “hau ez da janari bat katutxoentzat”...

2010-04-19

Gazta-pastela

Zer Arraio!! Azkenean nire iritzia aldatu beharko dut, haien azken postreak oso ondo atera direlako, joan den hilean ogi-torradak eta joan den larunbatean gazta-pastela. Baina beno, niretzat askoz hobeto.. hmm.... usain hori...

Egia esateko, gaurko errezetak aldaera asko dauzka, baina nire iritziz, haiek egin zutena, errazena da, baina kontuz! Nire jabeei pastela kristorena gustatu zitzaien (nik ezin nuen dastatu, badakizue haien iritzia: “ janari hau ez da katutxoentzat “ ).

Osagaiak hauek dira:

225 gr. Igurtziko gazta
2 jogurt natural
Limoizko jogurt bat
3 arrautza
7 azukre koilarakada
3 irin koilarakada


Hasteko, errezetaren zailena egin zuten: zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, eta noski horretarako, gorringoa eta zuringoa banatu zituzten, bol batean gorringoak ipini zituzten, beste aldean, zuringoak gorde zituzten. Banatu zituztenean, bola zuringoekin hartu zuten eta zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, irabiagailua erabiliz.

Zuringoak elur-punturaino iritsi zirenean, beste bol batean ipini zituzten: igurtziko gazta, jogurt guztiak, hiru gorringoak, azukrea eta irina, eta dena nahastu zuten, hasieran sardexkarekin eta azkenean irabiagailuarekin.

Guztia ondo nahastuta zegoenean, zuringoak elur-punturaino eramanak gehitu zituzten eta berriz, guztia nahastu zuten irabiagailuarekin, ore uniforme bat (eta pikorrik gabe) lortu arte.

Azkenik, labeko molde batean orea ipini zuten, labea aurretik berotu eta gero. 35 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.

Hori da itxura ona, gainera dekoratuta marrubiekin, baietz?




2010-03-31

Matxete Erretegia - Vitoria-Gasteiz

Aitzaki bat, bakarrik aitzaki bat behar dute kanpora afaltzera ateratzeko! Eta, asteburu honetan aitzakia bat izatea lortu zuten. Joan den larunbatean kanpora joan ziren afaltzeko, eta, noski, ni etxean geratu nintzen, kiribilduta, telebista aurrean.

Okasio horretan, zerbait berezia bilatu zuten, leku ezezagun bat haientzat. Ez zen hain zaila, haiek jatetxe gutxi ezagutzen dituztelako, eta, dudarik gabe, beste jatetxe baten platerak dastatu zituzten. Matxete erretegia aukeratu izan zen.

Iritsia oso erraza izan zen, alde zaharrerantz joan ziren baina bere inguruan geratu ziren, Aihotz enparantzaren 4 zenbakian (edo Matxete enparantza) hain zuzen ere.

Itzuli zirenean "Matxete erretegia" oso polita zela esaten zuten; etxe zahar batean dago, baina primeran berrituta dago, hau da, jatetxeak mantentzen du bere zahar estiloa, baina material berriekin konbinatuta (argiak, egurrak, aire girotua, ke-erauzgailua, eta abar oso modernoak dira) erosotasuna lortzeko (egia esateko, jatetxea ikusteko izugarrizko gogoa daukat).

Jatetxeak menu batzuk dauzka, baina bakarrik taldeentzat (uste dut, lau pertsona baino gehiago), eta haiek bi zirenez (Lastima! :P Hori niri etxean usteagatik gertatzen zaie! Beno, nire presentzia eta txakurrarena beharrezkoa izango zen menua jateko…), karta eskatu behar izan zuten, baina beno, uste dut, aukera oso ona egin zutela. Ezetz? Ba, begira ezazue zein goxoak diren plater hauek:

Hasierako platerrak:
Hestebete iberikoko taula (urdaiazpikoa, txorizoa, solomoa, ...)
Perretxiko-nahaskia

Plater nagusiak:
Foie freskoa Oportoko saltsarekin.
Azpizunarekin egindako hostopila foie freskoarekin.

Postreak:
Goxua
Arroz-esneko moussa


Eta gainera, ardo ontze berezi batekin jan zituzten plater hauek: “ Marques de Vitoria ” (2006ko.). Zelako aurpegia!!

Uste dut, "Matxete erretegia" asko gustatzen zaiela, Gasteizko jatetxerik onena ez dela (orain arte, uste dut, Gasteizko jatetxerik onena "El Portalón" dela), baina beno, aukera ona da afari bat egiteko (afari erromantiko bat edo taldeko afari bat egiteko, baita zerbait ospatzeko ere).

Hala eta guztiz ere, jatetxe hau eskaintzen digun janaria oso, oso goxoa da. Horretaz gain, bertan lan egiten duten zerbitzariak profesionaltasun handiz egiten dute bere lana eta jatetxearen prezioak, nahiz eta merkeak ez izan, ez dira beste jatetxe famatuetan kobratzen dituztenak bezain garestiak. Gutxienez, hau guztia esan zuten nire jabeak etxera ailegatu zirenean.

Nire jabeen iritziz, jatetxe honetara ez joatea bekatu handi bat da. Horregatik, nik gomendatzen dizuet jatetxe hau bisitatzea. Benetan, asko merezi du!

Animatzen zaretenerako, hemen uzten dizkizuet leku honen datuak.



"Asador Matxete Erretegia"
Aihotz enparantza, 4
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: 945 131821 – 945 149385

2010-03-05

Ogi-torradak

Nik beti esaten nuen haiek ez zekitela postreak egiten. Baina, azken bolada honetan, ezin izango dut apustu egin nire bibote maitagarriak, asko hobetu baitute jaki mota hau egiten. Han nabaria da hobekuntza, ezen nire inpultsoak kontrolatzea izugarri kostatzen zait.

Orain dela egun batzuk, lehenengo aldiz, ogi-torradak (Teresa Santuaren ogi-torrada) egitera ausartu ziren, eta egia esateko, uste dut azken emaitza hobezina izan zela.

Hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Aurreko eguneko ogi bat (haiek moldeko ogia berezi bat erabiltzen dute)
Esne litro bat
Kanela-zotz zati bat
Limoi bat (edo laranja)
3 Arrauts
Olioa
Azukrea
Kanela

Ontzi batean (edo eltze txiki batean) esnea, kanela-zotza, limoiaren azala (haiek laranjaren azala ipini zuten, baina beno) eta azukreko bost edo sei koilarakada ipini zituzten berotzeko 10 minutuz. Gero, kanela-zotz eta limoaren azala kendu zituzten.

Segidan, zartagin bat olio askorekin suan ipini zuten eta, bitartean, bol batean, arrautzak irabiatu zituzten.

Olioa berotu zenean, ogi-zatiak hartu zituzten eta esnearekin batera ipini zituzten, ogia han zuen esne guztia har zezala eta, hau egin eta gero, kontu handiz arrautzaztatu zituzten. Hau egin eta gero, ogi-torradak frijitzen hasi ziren eta, urre kolorea hartu zutenean, sutatik kendu zituzten.

Prozesu hau errepikatu zuten esnerik gabe (edo ogirik gabe, ez dut oso ondo gogoratzen…Janariaren usaina sumatzen nenbilen eta) geratu arte. Zelako itxura ona zeukaten!

Naiz eta aurkezpena oso polita ez izan, gozo hauen zaporea benetan harrigarria zen. Gauza horrela geratu zen.


Ogi-torradak


Ikusten duzuenez, plater honen zailtasuna ez da oso altua. Uste dut hurrengo batean nik egingo ditudala. Ausartzen zarete?