2017-02-19

Txokolatezko eta kanelazko gailetak



Gaur errezeta goxo, erraz eta azkar bat ekartzen dizuegu, arratsalde batean ustekabean frogatu genuena eta erabat miresgarria iruditu zitzaiguna. Bai, gaur “Txokolatezko eta kanelazko gailetak” nola prestatzen diren azalduko dizuegu.

25 gaileta (tamainaren arabera, noski) egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

50 g gatzik gabeko gurina pomadan
110 g Gozogintza-irina
Azukre zuriko 25 gramo
Azukre beltzeko 40 gramo
Legamia (kafe koilarakada bat soilik)
Kanela (kafe koilarakada bat) edo limoi birrindura
Arrautza bat (bakarrik erdia erabiliko dugu)
Txokolate-perlak edo txokolatea hautzean (azken kasu honetan, koilarakada pare batekin nahiko)


Kantitate hauek erabiltzekotan 25 gailetara aterako zaizkizue. Gehiago prestatzeko grina baldin baduzue, osagai guztiak proportzionalki gehitzea beharrezkoa dela gogoratu behar duzue. Beno, ekin lanari!

Hasteko, bol handi batean irina, azukreak, kanela eta legamia botako ditugu eta ondo nahastuko ditugu. Nahasketa prest dagoenean, gurina pomadan gehituko dugu eta osagai guztiak berriz nahastuko ditugu eskuak erabiliz, lanean jarraituz guztia erabat osatuta egon arte. Azkenik, arrautza eta txokolatea gehituko ditugu eta lehen egin dugun moduan, guztia ondo nahastuko dugu ore garbia eta homogeneo bat lortu arte. Puntu honetara iritsita, 3 diametro-zentimetroko errulo bat egingo dugu eta, jarraian  bilduko dugu film paperarekin, segidan errulo hori hozkailuan sartuz (gutxienez ordu erdian zehar).

Oreak atseden hartzen duen bitartean, labea 200 gradutara berotuko dugu (beroa goitik eta behetik irten behar da).

Orearen atseden denbora pasatzerakoan estalgabetuko dugu eta zentimetro erdiko xerretara moztuko dugu. Labe-paperaz estalitako erretilu batean gailetak banatuko ditugu, segidan 12 minutu inguru labean sartuz.

Azkenik, gailetak labetik aterako ditugu eta plater batera pasatuko ditugu erabat hoztu arte. Momentu honetan, prest egongo zarete lortutako emaitzaz gozatzeko.

Txokolatezko eta kanelazko gailetak
Txokolatezko eta kanelazko gailetak


On egin!!

No hay comentarios: