2017-02-04

Entsalada epela foie-txirbilekin



Gaur errezeta erraz, osasuntsu eta azkar bat ekartzen dizuegu esparru txiki honetara, afaltzeko ideala dena edo, aurkezpen dotoreago bat egitekotan, bazkari berezi baten hasierako gisa izan daitekeena, “entsalada epela foie-txirbilekin”.

Bi anoentzat hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

150 g hainbat uraza tipo 
100 g Idiazabal gazta
50 g Fruitu lehor
20 g “foie” edo micuit
20 g mahaspasa
Patata ertain bat
Entsalada tomate bat (edo xerri tomate dozena bat)
Oliba olio birjina
Modenako Ozpina

Hasteko, osagai guztiak prestatuko ditugu. Horretarako, Idiazabal gazta moztuko dugu kubo txikietara eta erreserbatuko ditugu. Gero, gauza bera egingo dugu tomatearekin eta lehen egin dugun moduan, zatitxoak erreserbatuko ditugu.

Jarraian, patata egostera jarriko dugu azala kendu gabe eta eltzean 20 minutuz mantenduko dugu erabat irakituta egon arte (aukeratutako patataren tamainaren arabera, minutu batzuk gehiago sutan mantentzea beharrezkoa izan daiteke) eta hozten utziko dugu. Patata hotza dagoenean, azala baztertuko diogu eta kubo txikietara moztuko dugu (tomatearen tamainaren bezalakoak gutxi gorabehera) eta gordeko ditugu.

Osagai guztiak jada prestatu ditugunez, gure entsalada aurkeztea falta izango zaigu bakarrik. Hau egiteko, entsalada erdia plater batean jarriko dugu, eta segidan Idiazabal gaztako kubotxoak eta fruitu lehorrak gehituko ditugu. Jarraian, moztutako tomateak, mahaspasak eta patata kubotxoak goitik sakabanatuko ditugu.  

Azkenik, micuit-a (foiea) entsaladaren gainean birrinduko dugu, segidan Modenako ozpinarekin eta oliba olio birginarekin  apailatuz.

Pixkatxo bat dastatzea atsegingo zenukete?

Entsalada epela foie-txirbilekin
Entsalada epela foie-txirbilekin


On egin!!

No hay comentarios: