Nire jabe maiteak
entzun nituenean plater honetaz hitz egitea, laster hura dastatzeko gogoak izan
nituen. Zorionez, aurreko egunean egin zuten... leuna, krematsua eta batez ere,
erraza (haiei gustatzen zaion moduan).
Gaur, Portugaleko
klasiko buruz hitz egingo dizuet, “bacalhau a natas”, edo, etxean deitzen
dioten moduan, “Bakailaoa esne gainarekin” (originalak, ezta? Meh, meh, meh!!).
Osagaiak gutxi
dira, errezeta erraza delako, eta emaitza, primerakoa... Hemen kontatzen dizuet
nolakoa den.
Haiek hurrengo
osagaiak erabili zituzten (bi pertsonentzat):
2 zati bakailao
freskoak
Patata handi bat
Tipula handi
erdia
Baratxuri atal
bat
Esne gain baso
bat
Esne baso erdia
Ereinotz orri bat
Irina
Gatza,
piperbeltza
Hasteko,
bakailaoa prestatuko dugu eltze batean ereinotz hosto batekin 15 minutuz
(kontuz, ez du irakin behar). Hozten utziko dugu eta, gero, azala eta arantzak
kenduko dizkiozue eta kontu handiarekin bakailaoa papurtuko duzue.
Gero, tipula eta
baratxuria txikituko dituzue eta sueztituko dituzue zartagin batean, tipula
gardena egon arte. Jarraian, gauza bera egingo duzue patatekin (tortilla bat
egin nahi izango bazenute bezala). Gorde ezazue.
Azkenik bexamel
leuna prestatuko duzue, baina kontuz, loditzen hasten denean, esne-gaina gehitu
beharko duzue. Bexamela egina dagoenean, katilu batean ipiniko duzue patatekin,
tipularekin eta bakailaoarekin osagai guztiak ondo nahasten.
Eta bakarrik
falta da azken pausoa, katilu batean gazta pixka batekin nahastea aurrez
aurretik prestatu ditugun osagai guztiak, eta gainerretzea hurrengo emaitza
lortu arte:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario