2013-05-05

Olagarro entsalada


Azkenaldi honetan eguraldi ona iristen ari da (edo gutxienez, horrek dirudi). Horregatik, gaur entsalada bat proposatzen dizuet, (sendoa, hori bai), hara, entsalada berezi bat afari batean lagunekin gozatzeko.

Entsalada hau epela da eta nire jabe maiteek izen deskribatzaile bat ipini zioten: “Olagarro entsalada”.

Oso, oso erraza da. Begira ezazue, hurrengo osagaiak lau pertsonentzako behar dira:

Olagarro bat (tamaina ertaina – 800 gr gutxi gora behera)
2 patata
Entsalada askotariko poltsa bat
Tipulin bat
Piper berde erdia
Piper gorri erdia
Olioa
Ozpina
Gatza
Piperrauts


Entsalada hau oso erraza da, bakarrik urrats zail bat dauka, olagarroa prestatzea.

Nire jabeek trikimailu bat daukate olagarro biguna prestatzeko. Trikimailu erraza da: olagarroa garbitu ondoren izoztea, gero, noski, hura prestatu baino lehen, desizoztu beharko duzue, hozkailutik aterako duzue 6 edo 7 ordu prestatu baino lehen… hori da, indarkeria gabe (sukaldari batzuen arabera, ostikada batzuk eman dizkiote olagarroari, baina hori niri ez zait gustatzen).

Hasteko, ozpin-olio bat prestatuko duzue. Hori egiteko, tipula eta piperrak txikituko dituzue. Dena txikituta dagoenean, bol batean jarriko duzue gatz apur batekin, eta olioarekin estaliko duzue. Azkenean, ozpina zorrotada bat botako duzue.

Jarraian, presio eltze bat ur askorekin sutan ipiniko duzue. Ura irakite puntura heltzen denean, olagarroa sartuko duzue hiru aldiz (sartu eta atera, olagarroa “sustatzeko”) eta, azkenik, barruan utziko duzue gatza pixka batekin eta patatekin. Eltzea itxi ezazue eta sutan utziko duzue 10 minutuz, eltzetik lurruna irteten hasi arte.

Patatak eta olagarroa eltzetik kenduko dituzue eta patatak xerra lodietan moztuko dituzue, platerean ipintzen piperrauts pixka batekin. Plateren erdialdean entsalada ipiniko duzue eta olagarroa zati txikietan moztuta. Azkenik, apaila ezazue ozpin-olioarekin.

Eta, hau da haiek lortu zuten emaitza:



Zer iruditzen zaituzte?

On egin!!

No hay comentarios: